Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

ALTXORRAK JAINKOAREN HITZEAN | ISAIAS 58-62

Jehobak onginahia azalduko duen urtea

Jehobak onginahia azalduko duen urtea

Jehobak «onginahia azalduko duen urtea» ez da urte literala

61:1, 2

  • Jehobak apalei ematen dien denbora tartea da, bere askatasunaren aldarrikapenari erantzuteko aukera emanez.

  • Lehen mendean, Jehobaren onginahiaren urtea 29. urtean hasi zen Jesusek bere predikatze-lana hastean. Epe hau «mendekatuko den eguna» arte luzatu zen, Jerusalem 70. urtean suntsitua izan zen arte.

  • Gaur egun, onginahiaren urtea Jesus 1914. urtean zeruan errege izendatua izan zenean hasi zen eta larrialdi handiarekin bukatuko da.

Jehobak zuzentasunezko zuhaitz handien bidez bedeinkatzen du bere herria

61:3, 4, NW

  • Munduko zuhaitz luzeenak basoan hazi ohi dira, zuhaitz bakoitzak elkarri laguntza ematen diolarik.

  • Sustrai sistema luzeak elkarri lotuak egon daitezke, zuhaitzak tinko mantenduz eta ekaitzen aurrean luzaro iraunez.

  • Zuhaitz handiek zuhaitz gazteei itzala eta babesa ematen diete eta zuhaitzetatik erortzen diren hostoek lurzorua elikatzen dute.

Mundu osoko kongregazioetako kristau guztiek «zuzentasunezko zuhaitz handien» laguntza eta babesa jasotzen dute. Hauek lurrean geratzen diren gantzutuak dira.