Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

KRISTAUON BIZIMODUA

Estima dezagun Jehobarekin dugun harremana

Estima dezagun Jehobarekin dugun harremana

Jehobaren lekukook pribilegio berezi bat dugu. Geure burua Jehobari eskaini diogunez eta bataiatu garenez, Jehobarekin harreman estua landu dezakegu. Jehobak bere Semearen bitartez erakarri gaitu (Jn 6:44). Gainera, gure otoitzak entzuten ditu (Sal 34:16 [34:15, NW ]).

Nola babestu dezakegu Jainkoarekin dugun harreman baliotsua? Alde batetik, israeldarrek hartu zuten bide txarra baztertu behar dugu. Jehobarekin ituna egin eta gutxira, urrezko zekorra egin eta idolatrian erori ziren (Ir 32:7, 8; 1 Ko 10:7, 11, 14). Galde gaitezen: «Nola erantzuten dut tentazioen aurrean? Erakusten al dute nire ekintzek Jehobarekin dudan harremana estimatzen dudala?». Jehobari diogun maitasun handiak, berak gorroto dituen gauzetatik ihes egiten lagunduko digu (Sal 97:10, NW ).

IKUSI BABESTU JEHOBAREKIN DUZUN HARREMANA (KOL 3:5) BIDEOA ETA, GERO, ERANTZUN ONDORENGO GALDERAK:

  • Zer da diru-gosea?

  • Zergatik baztertu beharko genituzke diru-gosea eta idolatria?

  • Zergatik lotzen dira adulterioa eta idolatria?

  • Ardurak dituzten anaiak bereziki, zergatik ziurtatu behar dira euren emazteen beharrak asetzen dituztela?