Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

Urtarrilak 27-Otsailak 2

SALMOAK 140-143

Urtarrilak 27-Otsailak 2

sjj 44. kanta eta otoitza | Hasierako adierazpenak (1 min)

ALTXORRAK JAINKOAREN HITZEAN

1) Zure otoitzekin bat jokatu

(10 min)

Egon aholkuak onartzeko prest (Sl 141:5, NWT; w22.02 12 ¶13-14)

Hausnartu Jehobak zure alde egin dituen gauzetan (Sl 143:5; w23.05 27 ¶5)

Saiatu gauzak Jehobak bezala ikusten (Sl 143:10; w15 3/15 32 ¶2)

140-143 Salmoetan, Dabidek laguntza eskatzeaz gain, bere otoitzekin bat jokatu zuela ere ikusten da.

2) Irakaspen preziatuak

(10 min)

  • Sl 141:1, 2. Nola erakutsi zuen Dabid erregeak asko estimatzen zuela otoitz egiteko aukera? (w22.07 20 ¶2)

  • Zer irakaspen preziatu aurkitu dituzu aste honetako irakurketan?

3) Biblia irakurketa

(4 min) Sl 141:1-10 (th 12 ikasgaia)

HOBETU PREDIKAZIOAN

4) Elkarrizketa hasi

(4 min) INFORMALKI. Norbaiti modu praktiko batean lagundu ondoren, Bibliako ideia bati buruz hitz egiten hasi. (lmd 3 ikasgaiko 5 ideia)

5) Jarraipena egin

(3 min) PREDIKAZIO PUBLIKOAN. Pertsonak lanpetuta dagoela esaten du. (lmd 7 ikasgaiko 3 ideia)

6) Zure sinesmenak azaldu

(5 min) Aurkezpena. ijwfq 21 artikulua. Izenburua: Zergatik ez dituzte Jehobaren lekukoek odol-transfusiorik onartzen? (th 7 ikasgaia)

KRISTAUON BIZIMODUA

sjj 141. kanta

7) Prestatu zaitez ebakuntza edo medikuntza tratamenduetarako

(15 min) Hitzaldia parte hartzearekin.

Jehobak «larrialdian laguntzaile seguru» izango dela promesten digu (Sl 46:2 [46:1, NWT]). Ebakuntza edo medikuntza tratamenduek antsietatea eragin dezakete. Hala ere, horrelako egoeretan prest egoteko behar dugun guztia ematen digu Jehobak. Adibidez, honako laguntzak ditugu: Odola ez onartzeko txartela (DPA), Tarjeta de identidad (ic) a, medikuntzari buruzko informazioa duten dokumentuak b eta Ospitale Harremanetarako Batzordeak (HLC). Honek guztiak, odolari buruzko Jainkoaren araua obeditzen laguntzen digu (Eg 15:28, 29).

Ipini hurrengo BIDEOA: Prestaturik al gaude medikuntza tratamenduetarako? Ondoren galdetu:

  • Nola lagundu die batzuei odola ez onartzeko txartela betetzeak?

  • Nola lagundu die batzuei Información para mujeres embarazadas (S-401) dokumentuak?

  • Batzuetan, ospitaleratu egin behar gaituzte, ebakuntza bat egin behar digute edo tratamendu bat jaso behar dugu, adibidez, minbiziari aurre egiteko. Zergatik da hoberena Ospitale Harremanetarako Batzordearekin lehenbailehen kontaktuan jartzea, odolarekin arriskurik ez dagoela ematen ez duen arren?

8) Kongregazioko Biblia ikasketa

(30 min) bt 21 kap. ¶14-22

Amaierako adierazpenak (3 min) | sjj 103. kanta eta otoitza

a Bataiatutako berriemaileek DPA txartela eta adin txikiko seme-alabentzako Tarjeta de identidad txartela argitalpenen zerbitzariari eskatu ahal dizkiote.

b Behar izanez gero, adindunei hurrengo informazioa eskatu: Información para mujeres embarazadas (S-401), Información para pacientes que necesitan una intervención quirúrgica o quimioterapia (S-407) eta Información para padres cuyos hijos necesitan tratamiento médico (S-55)