Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

KRISTAUON BIZIMODUA

Guztiei predikatzeko antolatuak

Guztiei predikatzeko antolatuak

Jehobak israeldarrak antolatu zituen bezala, gaur egun ere bere herria antolatzen du bere nahia egiteko. Mundu osoan zehar sukurtsalek, eskualdeek, kongregazioek eta predikatzeko taldeek elkarrekin egiten dute lan berri onak zabaltzeko. Guztiei predikatzen diegu, baita beste hizkuntza bat hitz egiten dutenei ere (Ap 14:6, 7).

Pentsatu al duzu hizkuntza bat ikastea norbaiti egia ikasten laguntzeko? Hizkuntza bat ikasteko denbora eduki ez arren, «JW Language» aplikazioa erabili dezakezu aurkezpen bat ikasteko. Hau egitean, zer sentituko duzu? Lehen mendeko anai-arrebek sentitu zuten poztasun bera. Beraiek oso pozik sentitu ziren «Jainkoaren egintza miragarriak» kanpoko jendeak euren hizkuntzetan entzun zituztenean (Eg 2:7-11).

IKUSI «IZAN JEHOBAREN LAGUNA: PREDIKATU ATZERRIKO HIZKUNTZATAN» BIDEOA ETA GALDETU:

  • Noiz erabili dezakegu «JW Language» aplikazioa?

  • Zer ezaugarri ditu?

  • Hizkuntza guztietako jendeak berri onak behar ditu

    Zein hizkuntza hitz egiten dira zure eremuan?

  • Zer egin behar duzu beste hizkuntza bat hitz egiten duen norbaitek interesa adierazten badu? (od-S 100-101 ¶39-41)