Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

KRISTAUON BIZIMODUA

Babestu zure ezkontza bizitza

Babestu zure ezkontza bizitza

Jehobarentzat ezkontzean emandako hitzak garrantzi handia du. Horregatik, senar-emazteek harreman estua izatea nahi du (Mt 19:5, 6). Jainkoaren herrian senar-emazte eredugarri asko daude. Hala ere, ez dago bikote perfekturik. Arazoak sortuko dira. Horregatik, garrantzitsua da munduko ikuspuntua ez izatea. Munduarentzat banaketa eta dibortzioa arazoei aurre egiteko modurik hoberena da. Nola babestu dezakete senar-emazteek euren harremana?

Azter ditzagun bost ideia nagusi:

  1. Gure bihotza babestu behar dugu ezkontza harremana ahuldu dezaketen ekintzak baztertuz. Esaterako, flirteoa eta entretenimendu moralgabea (Mt 5:28; 2 P 2:14).

  2. Sendotu dezagun Jainkoarekin dugun adiskidetasuna eta gogor saiatu gaitezen gure ezkontza bizitza bere gustukoa izaten (Sal 97:10).

  3. Jarraitu dezagun izaera berria janzten eta ezkontideari bizitza erraztuko dioten detailetxoak egin ditzagun (Kol 3:8-10, 12-14).

  4. Komunikazio ona izan eta errespetuz hitz egin (Kol 4:6).

  5. Ezkontzaren barneko harremanak goxotasunez eta maitasunez eman (1 Ko 7:3, 4; 10:24).

Ezkontza bizitza ohoratzen dugunean, honen Sortzailea ohoratzen dugu, Jehoba.

IKUSI EGIN KORRIKA «ETSI GABE»: BETE DITZAGUN LEHIAKETAREN ARAUAK BIDEOA ETA GALDETU:

  • Ezkontza bizitza ondo hasi arren, zer arazo sortu daitezke?

  • Batzuek maitasunik gabeko ezkontza bizitza dutela sentitzen dute, nola laguntzen diete Bibliako printzipioek?

  • Aplika ditzagun Bibliako printzipioak zoriontsu izateko

    Zer arau ezarri ditu Jehobak ezkonduentzat?

  • Zer egin behar dute ezkontideek harreman ona izateko?