KRISTAUON BIZIMODUA
Biltzarrek maitasuna erakusteko aukera ematen digute
Zergatik gozatzen dugu hainbeste gure urteroko lurralde-biltzarretan? Israelen bezala, gaur eguneko lurralde-biltzarretan Jehoba adoratu dezakegulako. Ehunka eta milaka anai-arreba elkartzen gara eta janari espiritual ugariz gozatzen dugu. Lagun eta senideekin denbora polita ere pasatzen dugu. Gainera, hiru egunetan joaten gara biltzarrari balio handia ematen diogulako.
Elkartzen garenean, pertsonalki irabazten dugunaz pentsatu behar dugu. Honetaz gain, besteei maitasuna nola erakutsi ere pentsa dezakegu (Ga 6:10; Heb 10:24, 25). Anai-arreba bati atea irekitzen diogunean edota behar ditugun eserlekuak bakarrik gordetzen ditugunean, besteei interesa erakusten diegu (Flp 2:3, 4). Biltzarretan lagun berriak egiteko aukera zoragarriak ditugu. Programa aurretik, ondoren eta bazkalorduan norbait ezagutzen saiatu gaitezke (2 Ko 6:13). Egiten ditugun lagunek betirako iraun dezakete! Batez ere, Lekukoak ez direnek benetako maitasuna ikusten dutenean, gurekin Jehoba zerbitzatzea erabaki dezakete (Jn 13:35).
IKUSI «¡EL AMOR NUNCA FALLA!» NAZIOARTEKO BILTZARRAK BIDEOA ETA GALDETU:
-
2019ko nazioarteko biltzarretan, nola erakutsi zitzaien ordezkariei maitasuna?
-
Zergatik dira hain nabarmenak Jehobaren herriaren elkartasuna eta maitasuna?
-
Maitasunaren zer ezaugarri azpimarratu zituzten Zuzendari-batzordeko kideek?
-
Nola elkartu zituen maitasunak anai-arrebak Alemanian eta Hego Korean?
-
Zer egitera bultzatu behar gaitu honek?