Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

KRISTAUON BIZIMODUA

Jainkoari eta Jesu Kristori esker aske izango gara

Jainkoari eta Jesu Kristori esker aske izango gara

Zeintzuk dira zure eguneroko zailtasunak? Ardura asko dituen familiaburua al zara? Hilabete amaierara iristen saiatzen den guraso bakarra al zara? Eskolan bullying-a jasaten ari den gazte bat al zara? Osasun-arazoei edota adinaren ondorioei aurre egiten ari al zara? Guztiok ditugu arazoak. Anai-arreba askok arazo askori aurre egiten diete une berean. Hala ere, badakigu laster proba hauetatik aske izango garela (2 Ko 4:16-18).

Bitartean, ondorengoa jakitea oso kontsolagarria da: Jehobak geure borrokak ulertzen ditu, gure leialtasuna eta irauteko gaitasuna estimatzen ditu eta bedeinkapen handiak prestatuta dauzka guretzat (Jr 29:11, 12). Jesusek ere gutako bakoitzarengan interesa erakusten du. Gure eginkizun kristauak betetzen ditugunean, Jesusek esandakoaz ziur egon gaitezke: «Zeuekin izango nauzue» (Mt 28:20). Jainkoaren Erreinuak emango digun askatasunean hausnartzen dugunean, gure esperantza indartu egiten da. Gainera, probei aurre egiteko hartu dugun erabakia sendotu egiten da (Erm 8:19-21).

IKUSI EKAITZA GERTURATZEAN, MANTENDU DEZAGUN ARRETA JESUSENGAN: JAINKOAREN ERREINUKO BEDEINKAPENAK BIDEOA ETA GALDETU:

  • Nola urrundu zen gizakia Jehobarengandik eta zein izan zen ondorioa?

  • Zer etorkizun izango dute Jehobari leialak direnek?

  • Nola izango da posible etorkizun zoragarri hau?

  • Mundu berriko zer bedeinkapen espero dituzu gogo handiz?

Imajina zaitez mundu berrian