Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

KRISTAUON BIZIMODUA

Erakutsi seme-alabei jakin behar dutena

Erakutsi seme-alabei jakin behar dutena

Mundu honentzat gauza txarrak onak dira eta gauza onak txarrak (Is 5:20). Eta, gainera, guk hau pentsatzea nahi du. Tamalez, pertsona batzuek Jehobak gorrotatzen dituen gauzak egiten dituzte. Esaterako, sexu bereko pertsonen artean jokaera desegokia dute. Gelakideek edota beste batzuek gure gazte baliotsuek beraiek bezala jokatzea nahi dute. Nola prestatu ditzakezu seme-alabak proba hauei aurre egiteko?

Erakutsi zure seme-alabei Jehobaren arauak (Lb 18:3). Pixkanaka-pixkanaka eta adinaren arabera, erakutsi seme-alabei Bibliak sexuari buruz dioena (Dt 6:7). Galdetu zeure buruari: Erakutsi al diet nire seme-alabei maitasun adierazpen egokiak zeintzuk diren? Eta egoki janzten eta besteen pribatutasuna errespetatzen? Jakingo al lukete zer egin norbait pornografia erakusten saiatzen bada? Edota gaizki dagoen zerbait egitea eskatzen badiete? Gauzak aurretik erakusten badizkiegu, arazoak saihesten lagunduko diegu (Es 27:12; Koh 7:12). Seme-alabak heztean, Jehobak emandako opari ederra maite duzula erakutsiko duzu (Sal 127:3).

IKUSI IRAUNGO DUEN ETXEA ERAIKI DEZAGUN: BABESTU SEME-ALABAK GAUZA TXARRETATIK BIDEOA ETA GALDETU:

  • Zergatik kostatzen zaie batzuei seme-alabekin sexuari buruz hitz egitea?

  • Zergatik irakatsi eta zentzarazi behar dituzte Jehobak esan bezala? (Ef 6:4)

  • Gaia ezagutzea babesa da

    Zer laguntza eman ditu Jehobaren erakundeak seme-alabei sexuari buruz erakusteko? (w19.05-S 12, taula)

  • Zergatik izan beharko zenuke komunikazio irekia zure seme-alabekin arazoak agertu baino lehen?