Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

HOBETU PREDIKATZE-LANEAN | HANDITU POZTASUNA PREDIKATZEAN

Lagundu biblia-ikasleei lagun txarrak baztertzen

Lagundu biblia-ikasleei lagun txarrak baztertzen

Jehobaren lagunak izateko, biblia-ikasleek lagun onak aukeratu behar dituzte (Sal 15:14). Lagun onen eraginak ondo dauden gauzak egitera bultzatuko ditu (Es 13:20; lff 48 ikasgaia).

Erakutsi enpatia biblia-ikasleei lagun txarrak baztertzen laguntzean. Zaila izan daiteke beraientzat munduko lagunak uztea. Beraz, erakutsi interes pertsonala beraiekin Biblia aztertzen ez duzun egunetan ere. Horretarako, mezu bat bidali ahal diezu, telefonoz deitu, edo bisita labur bat egin. Ikasleek aurrera egiten duten heinean, anai-arrebekin egotera gonbidatu ditzakezu. Horrela, argi ikusiko dute lortzen ari diren gauzak, atzean uzten ari direnak baino askoz gehiago direla (Mk 10:29, 30). Eta zuk ere poza izango duzu Jehobaren familia handitzen ikustean.

IKUSI LAGUNDU BIBLIA-IKASLEEI LAGUN TXARRAK BAZTERTZEN BIDEOA ETA GALDETU:

  • Zer dira lagun txarrak? (1 Ko 15:33)

  • Nolakoa zen Haizearen ustetan kristauen aisialdia?

  • Nola lagundu zion Maddik Haizeari lagun txarrak ordezkatzen?