HOBETU PREDIKATZE-LANEAN | HANDITU POZTASUNA PREDIKATZEAN
Lagundu biblia-ikasleei bileretara joaten
Kongregazioko bilerak adorazio garbiaren oinarrizko atala dira (Sal 22:23, [22:22, NWT]). Jehoba adoratzeko elkartzen diren guztiek poztasuna eta bedeinkapenak dituzte (Sal 65:5, [65:4, NWT]). Biblia-ikasleek azkarrago aurreratzen dute espiritualki, bileretara erregularki joaten direnean.
Nola lagundu ahal diezu biblia-ikasleei bileretara joaten? Gonbidatzeari ez utziz. Erakutsi Zer egiten da Jehobaren lekukoen bilera-aretoetan? bideoa eta azaldu nola lagunduko dien bileretara joateak (lff 10 ikasgaia). Bileran ikasi duzun ideia zehatz bati buruz hitz egin ahal diezu, edo hurrengo bileran zer aztertuko den aipatu. Eman ikasleei bileran erabiliko diren argitalpenak. Gainera, eskaini laguntza praktikoa. Agian, bileretara joateko laguntza behar dute. Egiten dituzun esfortzu guztiek merezi izango dute ikasleak lehen aldiz bilerara joaten direnean (1 Ko 14:24, 25).
IKUSI LAGUNDU BIBLIA-IKASLEEI BILERETARA JOATEN BIDEOA ETA GALDETU:
-
Zer aukera erabili du Maddik Haizea kongregazioko bilera batera gonbidatzeko?
-
Zergatik sentitzen dugu poztasuna biblia-ikasle bat bileretara joaten denean?
-
Zer ikusi du Haizeak bere lehen bilerara joatean?