Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

KRISTAUON BIZIMODUA

Jarri helburuak Oroitzapen garairako

Jarri helburuak Oroitzapen garairako

Urtero, Jehobaren herria Oroitzapena elkarrekin ospatzeko desiratzen dago. Oroitzapenaren aurreko eta ondorengo asteetan, Jehoba goratu dezakegu eta eskerrak eman ahal dizkiogu erreskatearen opariarengatik. Hau egiteko, aukera berezi asko ditugu (Ef 1:3, 7). Adibidez, gogor egin dezakegu lan pertsonak gonbidatzeko. Anai-arreba batzuek martxoan eta apirilean aitzindari laguntzaile izatea erabaki dezakete, 30 edo 50 ordu egiteko helburuarekin. Gustatuko al litzaizuke Oroitzapeneko garaian predikazioan gehiago egitea? Zerk lagundu ahal dizu hau lortzen?

Askotan gehiago lortu dezakegu aldez aurretik planak egiten ditugunean (Es 21:5). Oroitzapena gertu dugunez, orain da planak egiteko garaia. Aztertu nola egin dezakezun gehiago predikazioan, eta erabaki zer behar duzun zure helburuak lortzeko. Azkenik, Jehobari eskatu zure ahaleginak bedeinkatu ditzan (1 Jn 5:14, 15).

Zer gauza egin ditzakezu Oroitzapeneko garaian predikazioan gehiago egiteko?