Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

KRISTAUON BIZIMODUA

Saiatu gaitezen Jainkoaren pentsaera ezagutzen

Saiatu gaitezen Jainkoaren pentsaera ezagutzen

Jehoba egiten dugun guztiarekin poztu nahi dugu (Es 27:11). Hau lortzeko, bere ikuspuntuarekin bat datozen erabakiak hartu nahi ditugu. Baina batzuetan, ez dago gidatuko gaituen agindu zehatzik. Orduan, zerk lagundu ahal digu?

Ikasi dezagun Biblia erregularki. Biblia irakurtzea Jehobarekin denbora pasatzea bezalakoa da. Jehobak bere herriarekin izan zuen tratua aztertzen dugunean, bere pentsatzeko modua ezagutzen dugu. Gainera, Jehobaren pentsatzeko era ezagutu dezakegu, bere ikuspuntutik ondo edo gaizki dagoena egin zutenen ereduak aztertuz. Erabaki bat hartu behar dugunean, espiritu santuak Jainkoaren Hitzean ikasi duguna eta bertako printzipioak gogorarazi ahal dizkigu (Jn 14:26).

Egin dezagun ikerketa. Erabaki bat hartu behar dugunean, gure buruari galdetu ahal diogu: «Bibliako zein bertset edo pasartek lagundu ahal didate Jehobak gai honi buruz zer pentsatzen duen ulertzen?». Jehobari otoitzean laguntza eskatu ahal diogu eta gure hizkuntzan eskuragarri ditugun ikerketa egiteko tresnak erabili ahal ditugu. Guzti honek gure egoeran lagungarriak diren Biblia printzipioak aurkitzen eta aplikatzen lagunduko digu (Sal 25:4).

IKUSI EGIN KORRIKA «ETSI GABE»: OSASUNTSU JAN DEZAGUN BIDEOA ETA GALDETU:

  • Zer presiori egin behar izan die aurre bideoko arreba gazteak?

  • Antzeko presioen aurrean, nola erabiliko genituzke ikerketa egiteko tresnak?

  • Ikerketak eta ikasketa pertsonalak erabaki onak hartzen lagundu ahal digute. Zer emaitza on ditu hauetarako denbora hartzeak? (Heb 5:13, 14)