KRISTAUON BIZIMODUA
Indartu fedea Jainkoaren Hitzean
Jainkoaren Hitzak gure bizitzak aldatu ditzake (Heb 4:12). Hala ere, bere gida eta aholkuak guretzat lagungarriak izateko, benetan Jainkoaren Hitza dela konbentzituta egon behar dugu (1 Ts 2:13). Nola indartu dezakegu Biblian dugun fedea?
Irakurri Biblia egunero. Irakurtzen dugun bitartean, bilatu ditzagun Jehoba bere autorea dela erakusten duten frogak. Adibidez, aztertu Esaera Zaharrak liburuko aholkuak, eta ikusi gaur egunerako ere erabilgarriak direla (Es 13:20; 14:30).
Hasi ikasketa proiektu bat. Ondo ezagutu Biblia inspiratua dela erakusten duten frogak. Jehobaren lekukoen ikasketarako gidan hizkuntza aldatu, eta bilatu Biblia. Ondoren, bilatu Jainkoak inspiratuta. Gainera, Bibliako mezua aldatu ez dela ziurtatzeko eta duzun fedea indartzeko, aztertu Jainkoaren Hitza aztertzeko gida liburuxka.
IKUSI ZERGATIK DUGU FEDEA… JAINKOAREN HITZEAN? BIDEOA ETA GALDETU:
-
Egipton, Karnakeko tenpluaren harresian, aurkikuntza bat egin zen. Nola ziurtatzen du aurkikuntza honek Jainkoaren Hitza egiazkoa dela?
-
Nola dakigu Bibliaren mezua ez dela aldatu?
-
Nola frogatzen du Biblia oraindik existitzeak Jainkoaren Hitza dela? (Irakurri Isaias 40:8)