Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

KRISTAUON BIZIMODUA

Prest al gaude larrialdi mediko batetarako?

Prest al gaude larrialdi mediko batetarako?

Zergatik egon behar dugu prest? Larrialdi medikoak bapatean eta abisatu gabe gertatu daitezke. Horregatik, larrialdi bat gertatu aurretik, ahal dugun guztia egin behar dugu, medikuntza tratamendurik hoberena izateko. Hau egitean, biziari eta Jehobak odolari buruz duen legeari errespetua erakusten diegu (Eg 15:28, 29).

Zer egin dezakegu prest egoteko?

  • Otoitz egin eta arretaz bete odola ez onartzeko txartela (DPA). a Berriemaile bataiatuek argitalpenen zerbitzariari txartel hau eskatu ahal diote, baita Tarjeta de identidad (ic) ere, bere seme-alaba adingabekoentzat.

  • Haurdun bazaude, adindunei eskatu Información para mujeres embarazadas (S-401) dokumentua. Hau lagungarria izango da haurdunaldian zehar eta ondoren sortzen diren arazo medikoei buruzko erabaki egokiak hartzeko.

  • Odolarekin loturiko medikuntza prozedura bat behar izanez gero, edo ospitaleratuak izan behar bagara, garaiz abisatu adindunei. Gainera, jakinarazi ospitaleari Jehobaren lekuko baten bisita jaso nahi dugula.

Nola lagundu dezakete adindunek? Adindunek DPA txartela betetzen lagundu ahal digute. Hala ere, ez dute gugatik erabaki medikorik hartuko, ezta beraien iritzirik emango erabaki pertsonalei buruzko gaietan (Erm 14:12; Ga 6:5). Odolarekin loturiko arazo mediko bati aurre egiten ari garela adindunei abisatzean, hauek berehala Ospitale Harremanetarako Batzordearekin kontaktuan jarriko dira gure izenean.

Nola lagundu dezake batzorde honek? Komunitate mediko eta juridikoei, odolarekiko gure jarrera erlijiosoa ulertzen laguntzen diete. Hau egiteko bereziki prestatuta daude. Gainera, horrela ere lagundu gaitzake: Medikuekin odolaren alternatiba medikoei buruz hitz egiten eta, behar izanez gero, kolaboratzeko prest dagoen mediku bat aurkitzen.

IKUSI NOLA HARTU DITZAKEGU ODOLAREKIN LOTURIKO OSASUN ERABAKIAK? BIDEOA ETA GALDETU:

  • Zer ikasi duzu bideo honetan odolarekin loturiko larrialdi medikoetarako lagungarria izan daitekeena?

a Gozatu bizitzaz betirako! liburuaren 39. ikasgaia tresna bikaina da odolarekin loturiko erabaki medikoak hartzeko.