KRISTAUON BIZIMODUA
Jehobak probapean irauten laguntzen digu
Azken egunetan proba zail asko ditugu. Batzuetan, hauek jasateko gogorregiak direla sentitu dezakegu. Hala ere, asko sufritu arren, Jehobarengandik gertu mantentzen bagara, berak irauten lagunduko digu (Is 43:2, 4). Beraz, nola mantendu gaitezke Jehobarengandik gertu probei aurre egitean?
Otoitza. Jehobari gure bihotza irekitzen diogunean, berak irauteko barneko bakea eta indar emozionala ematen dizkigu (Flp 4:6, 7; 1 Ts 5:17).
Bilerak. Inoiz baino gehiago, Jehobak bileren bitartez ematen digun janari espirituala eta anai-arrebekin elkartzeko aukera behar ditugu (Heb 10:24, 25). Bileretarako prestatzen, hauetara joaten eta hauetan parte hartzen dugunean, Jehobaren espirituaren laguntzari erabateko probetxua ateratzen diogu (Ap 2:29).
Predikazioa. Predikazioan ahal dugun guztia egiten dugunean, gauza positiboetan arreta jartzea errazagoa egingo zaigu. Gainera, Jehobarekin eta anai-arrebekin dugun adiskidetasuna sendotuko da (1 Ko 3:5-10).
IKUSI JEHOBAK ZAINDUKO ZAITU BIDEOA ETA GALDETU:
-
Zerk lagundu zion Maluri Jehobarengandik gertu egoten probak jasatean?
-
Maluren antzera probapean gaudenean, nola eman ahal digu kontsolamendua 34. Salmoa 19 [34:18, NWT] pasarteak?
-
Nola erakusten du Maluren bizipenak probei aurre egitean Jehobak «normala dena baino handiagoa den indarra» ematen digula? (2 Ko 4:7, NWT)