Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

Uztailak 29-Abuztuak 4

69. SALMOA

Uztailak 29-Abuztuak 4

sjj 13. kanta eta otoitza | Hasierako adierazpenak (1 min)

ALTXORRAK JAINKOAREN HITZEAN

1) Nola aurresan ziren 69. Salmoan Jesusen bizitzari buruzko gertaerak?

(10 min)

Jesus arrazoirik gabe gorrotatu zuten (Sl 69:5 [69:4, NWT]; Jn 15:24, 25; w11 8/15 11 ¶17)

Jesusek Jehobaren etxearengatik gogo bizia sentitzen zuen (Sl 69:9, NWT; Jn 2:13-17; w10 12/15 8 ¶7-8)

Jesusek ezinegon emozionala jasan zuen eta ardoa edari mingotsarekin eman zioten (Sl 69:21, 22 [69:20, 21, NWT]; Mt 27:34; Lk 22:44; Jn 19:34; g95 22/10 31 ¶4; it-2 669-670)


HAUSNARTZEKO: Zergatik idaztarazi zituen Jehobak profezia mesianikoak Idazki Hebrearretan?

2) Irakaspen preziatuak

(10 min)

  • Sl 69:31, 32 (69:30, 31, NWT). Nola laguntzen digute bertset hauek gure otoitzen kalitatea hobetzen? (w99 1/15 18 ¶11)

  • Zer irakaspen preziatu aurkitu dituzu aste honetako irakurketan?

3) Biblia irakurketa

(4 min) Sl 69:2-26 (69:1-25, NWT) (th 2 ikasgaia)

HOBETU PREDIKAZIOAN

4) Pazientzia: Jesusek egin zuena

(7 min) Hitzaldia parte hartzearekin. Ipini BIDEOA eta aztertu lmd 8 ikasgaiko 1-2 ideiak.

5) Pazientzia: Jesus imitatu

KRISTAUON BIZIMODUA

sjj 134. kanta

6) Kongregazioaren beharrak

(5 min)

7) Familia adoraziorako printzipioak

(10 min) Hitzaldia parte hartzearekin.

2009​ko urtarrilean kongregazioko liburu ikasketa, predikatzeko Biblia eskola eta Jainkoa zerbitzatzeko prestakuntza bilerak aste barruko bilera batean fusionatu ziren. Honi esker, familiek astero gau bat izan zezaketen familia adorazio pertsonalizatua izateko. Anai-arreba askok antolaketa honengatik esker ona adierazi dute. Izan ere, aldaketa hau Jehobarengandik eta familian bata bestearengandik gertuago egoteko egin zen (Dt 6:6, 7).

Familia adorazio on eta erregular bat izateko, zer printzipio izan daitezke lagungarriak familiaburuentzat?

  • Erregularra izan. Posible bada, familia adoraziorako astero izan ordutegi zehatz bat. Aukeratu aldez aurretik beste egun bat, ezustekoren bat gertatuz gero, familia adorazioa egin ahal izateko.

  • Prestatu. Zure emaztearekin kontsultatu dezakezu eta noizbehinka ere seme-alabei gomendioak eskatu ahal dizkiezu. Ez da prestaketa handiegirik behar, bereziki familia astero antzeko jardueretan aritzen bada.

  • Egokitu programa zure familiara. Haurrak hazten doazen heinean, euren beharrak eta abileziak aldatzen doaz. Horregatik, programak familiakide bakoitzari espiritualki aurreratzen lagundu behar dio.

  • Mantendu giro maitekorra eta lasaia. Batzuetan, eguraldiak laguntzen badu, familia adorazioa etxetik kanpo egin daiteke. Hartu itzazue beharrezkoak diren atsedenaldiak. Batzuetan beharrezkoa da seme-alabek dituzten zailtasunei buruz hitz egitea. Hala ere, familia adorazioa ez da erabili behar kritikatzeko edo diziplinatzeko.

  • Egin gauza desberdinak. Familia adorazioan horrelako gauzak egin daitezke: hurrengo bilerako atal bat prestatu, jw.org-ko bideo bat ikusi eta aztertu, eta predikaziorako saio praktikoak egin. Familia adorazioaren helbururik inportanteena elkarrekin hitz egitea da. Hala ere, posible da bakoitza bere kabuz ikasten egotea.

Aztertu honako galdera:

  • Nola saiatu zara printzipio hauek zure familia adorazioan aplikatzen?

8) Kongregazioko Biblia ikasketa

Amaierako adierazpenak (3 min) | sjj 114. kanta eta otoitza