Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

KRISTAUON BIZIMODUA

Otoitzen erantzunak ikusten saiatzen al gara?

Otoitzen erantzunak ikusten saiatzen al gara?

Biblian, Jehobak erantzun zituen otoitzen adibide asko aurkitu ditzakegu. Euren arazoak entzun zituela eta lagundu ziela ikusteak, bere zerbitzarien fedea asko sendotu zuen. Beraz, gure otoitzetan zehatzak izan behar dugu eta Jehobaren erantzunak ikusten saiatu behar gara. Kontuan izan behar dugu batzuetan ez dugula espero dugun erantzuna jasotzen, edota eskatu duguna baino gehiago jasotzen dugula (2 Ko 12:7-9; Ef 3:20). Zer eman ahal digu Jehobak gure otoitzei erantzunez?

  • Arazo bati aurre egiteko behar dugun indar fisikoa, emozionala edo espirituala (Is 12:2).

  • Erabaki onak hartzeko jakinduria (St 1:5).

  • Zerbait egiteko desira eta indarra (Flp 2:13).

  • Lasaitasuna larrituta gaudenean (Flp 4:6, 7).

  • Besteen laguntza fisiko eta emozionala (1 Jn 3:17, 18).

  • Otoitzean aipatzen ditugunen aldeko laguntza (Eg 12:511).

IKUSI JEHOBA DA OTOITZEN ENTZULEA BIDEOA ETA GALDETU:

  • Nola animatzen gaitu Shimizu anaiaren esperientziak osasun arazoek mugatzen bagaituzte?

  • Nola imitatu dezakegu Shimizu anaiaren eredua?