KRISTAUON BIZIMODUA
Elkarrizketa ereduak nola erabili
Anai-arrebek lan handia egiten dute elkarrizketa ereduak prestatzen eta askok beren eremuetan oso praktikoak direla ikusi dute. Baina, mundu osoan zehar, egoerak oso desberdinak dira. Horregatik, gure predikazioan elkarrizketak hasteko modua eta gaia aldatu ditzakegu jendeari gertuagokoak egiteko. Noski, kanpaina berezietan, denek argibide berdinak jarraitu behar ditugu, azkenean, Jesusek agindu bezala, gure helburua Jainkoaren Erreinuaren berri onak zabaltzea da (Mt 24:14).
Aurkezpen ereduak prestatzean, berri-emaileek lan-koadernoko gaia erabili behar dute. Aurkakoa esaten ez bada, eremuko beharretara egokituz, galdera, biblia-aipua, lotura edota predikazio mota aldatu daitezke. Honek 2020ko ekaineko lan-koadernoko 8. orrialdean aurkitzen den argibidea aldatzen du.