KRISTAUON BIZIMODUA
Familian poza izaten lagundu dezakegu
Jehobak familiak zoriontsuak izatea nahi du (Sal 127:3-5; Koh 9:9; 11:9). Hala ere, mundu honek sortzen duen estresarengatik eta familiakideen akatsengatik poza galdu dezakegu. Horregatik, zer egin dezake gutako bakoitzak familian poza izaten laguntzeko?
Senarrak emaztea ohoratzen du (1 P 3:7, NWT). Denbora pasatzen du berarekin. Gainera, ez du berarengandik behar baino gehiago espero, eta eskerrak ematen dizkio bere alde eta familiaren alde egiten duen guztiagatik (Kol 3:15). Honez gain, bere maitasuna adierazten dio eta goraipatu egiten du (Es 31:28, 31).
Emazteak senarrari laguntzeko moduak bilatzen ditu (Es 31:12). Bere autoritatea errespetatzen du eta berarekin elkarlanean aritzen da (Kol 3:18). Gainera, modu atseginean hitz egiten du berarekin eta berari buruz (Es 31:26).
Gurasoek euren seme-alabekin denbora pasatzen dute (Dt 6:6, 7). Maite dituztela ere esaten diete (Mt 3:17). Eta maitasunez eta zentzu onez zuzentzen dituzte (Ef 6:4).
Seme-alabek gurasoak ohoratu eta obeditzen dituzte (Es 23:22). Gainera, beraien pentsamenduak eta sentimenduak kontatzen dizkiete. Horretaz gain, gurasoen diziplina onartzen dute eta errespetatu egiten dituzte (Es 19:20).
IKUSI IZAN POZA FAMILIAN BIDEOA ETA GALDETU:
• Zer egin du familiakide bakoitzak familian poza izateko?