Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

KRISTAUON BIZIMODUA

Kanpaina berezia egingo dugu irailean Jainkoaren Erreinua ezagutzera emateko

Kanpaina berezia egingo dugu irailean Jainkoaren Erreinua ezagutzera emateko

Irailean, ahalegin bereziak egingo ditugu Jainkoaren Erreinua gizakion arazo guztien soluzio bakarra dela ezagutzera emateko (Mt 24:14). Nola parte hartu dezakegu? Hilabetean zehar, irakurri Jainkoaren Erreinuari buruzko pasarte bat ahalik eta pertsona gehienei. Norbaitek interesa erakusten badu, eskaini Talaiaren edizio publikoaren 2020​ko 2. zenbakia. Lehenbailehen itzuli interesa mantentzeko. Gainera, saiatu Biblia ikastaro bat hasten Gozatu bizitzaz betirako! liburuxka erabiliz. Hilabete honetan, aitzindari laguntzaileek 15 edo 30 ordu egin nahi dituzten aukeratu ahal izango dute.

Denbora gutxi falta da Jainkoaren Erreinuak bere aurka dauden gobernu guztiak suntsitzeko (Dn 2:44, NWT; 1 Ko 15:24, 25). Hortaz, egin dezagun ahal dugun guztia aukera berezi honetan Jehobari eta bere Erreinuari leialtasuna erakusteko!