KRISTAUON BIZIMODUA
Imitatu Jehobaren maitasun leiala
Jehoba maitasun leialaren eredurik onena da (Sal 103:11). Maitasun mota hau ez da azkar desagertzen den sentimendu bat. Maitasun leialak lotura sakon eta iraunkorra esan nahi du. Jehobak ezaugarri hau modu askotan erakutsi zion Israelgo herriari. Egipton esklabo izatetik askatu eta Promestutako lurraldera eraman zituen (Sal 105:42-44). Beraien alde borrokatu zuen eta behin eta berriz barkatu zien bekatu egin zutenean (Sal 107:19, 20). «Jehobaren maitasun leialezko ekintzak arreta handiz» aztertzeak, bera imitatzera bultzatuko gaitu (Sal 107:43, NWT).
IKUSI «JEHOBAREN MAITASUN LEIALEZKO EKINTZAK ARRETA HANDIZ AZTERTU» BIDEOA ETA GALDETU:
-
Zein modutan erakutsi dezakegu maitasun leiala?
-
Zergatik egin behar ditugu sakrifizioak maitasun leiala erakusteko?