Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

KRISTAUON BIZIMODUA

Gogor egiten dute lan gure alde

Gogor egiten dute lan gure alde

Eskualde arduradunek eta euren emazteek anai-arreben alde sakrifikatuz, maitasuna erakusten diete. Gure antzera, euren beharrak dituzte eta batzuetan nekea, desanimoa eta antsietateari aurre egiten diete (St 5:17, NWT). Hala ere, astero, bisitatzen dituzten kongregazioetako anai-arrebak animatzean zentratzen dira. Beraz, eskualde arduradunek «estimu bikoitza merezi dute» (1 Tm 5:17).

Paulo apostoluak Erromako kongregazioa bisitatu zuen «espirituzko dohainen bat emateko». Baina, horretaz gain, bisita hau elkar animatzeko aprobetxatu zuen (Erm 1:11, 12). Pentsatu al duzu nola animatu ditzakezun eskualde arduraduna eta bere emaztea, ezkonduta baldin badago?

IKUSI ESKUALDE-ARDURADUN BATEN EGUNEROKO BIZITZA ISOLATUTAKO EREMU BATEAN BIDEOA ETA GALDETU:

  • Nola erakusten dute maitasuna kongregazioen alde sakrifikatuz eskualde arduradunek eta euren emazteek?

  • Nola lagundu dizute pertsonalki beraien ahaleginek?

  • Nola animatu ditzakegu?