KRISTAUON BIZIMODUA
«Berri onak defendatzen eta legalki ezartzen»
Israeldarrak tenplua berreraikitzen hasi zirenean, aurkariak lan hau eteten saiatu ziren. Beraz, eraikitzaileek ahal zuten guztia egin zuten lanean jarraitzeko eskubide legala izateko (Esd 5:11-16). Gaur egun ere, Lekukoek berri onak defendatzeko eta legalki ezartzeko beharrezkoa den guztia egiten dute (Flp 1:7, NWT). Hori lortzeko, egoitza nagusian Departamentu Juridikoa sortu zen 1936an. Gaur egun, egoitza nagusiko Departamentu Juridikoak Jainkoaren Erreinuaren interesak defendatzen ditu mundu osoan zehar. Zer egiten du departamentu honek Erreinuaren eta Jehobaren herriaren alde?
IKUSI EZAGUTU EGOITZA NAGUSIKO DEPARTAMENTU JURIDIKOA BIDEOA ETA GALDETU:
-
Zer zailtasun legal izan ditugu Jehobaren lekukook?
-
Zein garaipen legal lortu ditugu? Ipini adibide bat
-
Zer egin dezake gutako bakoitzak berri onak defendatzeko eta legalki ezartzeko?
-
Gure webguneko zein ataletan aurkitu ditzakegu Jainkoaren herriarekin zerikusia duten prozesu legalak eta beraien fedeagatik preso dauden Lekukoen zerrenda?