HOBETU PREDIKATZE-LANEAN | HANDITU POZTASUNA PREDIKATZEAN
Bihotza ukitu
Jehoba obeditzea bihotzetik dator (Sal 119:34). Beraz, irakastean entzuleen bihotzak ukitu behar ditugu. Nola?
Ikasleari Bibliako egiak erakusteaz gain, lagundu egia horiek bere bizimoduan eta Jehobarekin duen harremanean nola eragiten duten ulertzen. Lagundu Bibliako arauek Jainkoaren maitasun, ontasun eta zuzentasuna nola erakusten dituzten ikusten. Kontu eta goxotasun handiz, egin galderak ikasleari. Horrela, ikasten ari denari buruz zer sentitzen duen aztertu ahalko du. Ohitura edo jarrera txar bat aldatzen badu, bere bizimodua nola hobetuko den ikusten lagundu iezaiozu. Zure ikasleak Jehoba bihotz-bihotzez maite duela ikusten duzunean, zure poztasuna handitu egingo da.
IKUSI IKASLEAK EGITEAK DAKARREN POZTASUNA SENTITU: HOBETU GAITASUNAK... BIHOTZA UKITUZ BIDEOA ETA GALDETU:
-
Zergatik galdetzen dio Maddik Haizeari astelehenean hitz egin zutenaz pentsatu al duen?
-
Nola laguntzen dio Maddik Haizeari Bibliako arauak Jainkoak dion maitasunarekin lotzen?
-
Nola laguntzen dio Maddik Haizeari Jainkoari dion maitasuna nola erakutsi dezakeen ikusten?