KRISTAUON BIZIMODUA
Tratatu emakume edadetuak amak bezala eta gazteak arrebak bezala
Bibliak kristau edadetuak gure gurasoak bezala tratatu behar ditugula esaten digu eta gazteagoak direnak anai-arrebak bezala (Irakurri 1 Timoteori 5:1, 2). Anaiek, batez ere, errespetu eta duintasun handiz tratatu behar dituzte arrebak.
Anaia batek ez luke inoiz arreba batekin flirteatuko edo hau deseroso sentiarazi dezakeen ezer egingo (Jb 31:1). Anaia ezkongabe batek inoiz ez du arreba ezkongabe baten sentimenduekin jolastu behar. Beraz, ezer ez duenean nahi, ez dio interes erromantikoak dituela ulertzera emango.
Nola tratatu behar dute adindunek arreba bat honek galdera bat edota atentzioa behar duen zerbait badu? Maitasunez eta errespetu handiz. Adindunek arreta handia jarriko diete, bereziki, eurak babesteko senarrik ez duten arrebei (Rt 2:8, 9).
IKUSI ERAKUTSI KONGREGAZIOAN HUTS EGITEN EZ DUEN MAITASUNA: ALARGUN ETA UMEZURTZEI BIDEOA ETA GALDETU:
-
Nola erakutsi zion kongregazioak maitasun paregabea Myint arrebari?
-
Nola eman zuen testigantza ona herrian kongregazioak erakutsitako maitasunak?
-
Zer eragin izan zuen kongregazioaren maitasunak Myint arrebaren alabengan?
Nola erakutsi dezaket nire kongregazioko arrebez maitasunez arduratzen naizela?