Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

KRISTAUON BIZIMODUA

Ez larritu

Ez larritu

Jehobak pobreei laguntzen zien Israelen. Gaur egun, bere zerbitzari pobreei ere laguntzen die. Nola? Ikusi ditzagun modu batzuk:

  • Diruari buruzko ikuspuntu orekatsua izaten irakatsi digu (Lk 12:15; 1 Tm 6:6-8).

  • Geure burua errespetatzen lagundu digu (Jb 34:19).

  • Gogor lan egiten eta ohitura txarrak baztertzen irakatsi digu (Es 13:4; 20:1; 2 Ko 7:1).

  • Maitasunez beteriko anaiarte baten parte egin gaitu (Jn 13:35; 1 Jn 3:17, 18).

  • Esperantza eman digu (Sal 9:19 [9:18, NWT]; Is 65:21-23).

Egoera zailenetan ere, ez dugu larritu beharrik (Is 30:15, NWT). Jehobak materialki behar dugun guztia emango digu bere Erreinua lehen lekuan jartzen badugu (Mt 6:31-33).

IKUSI MAITASUNAK EZ DU HUTS EGITEN... POBREZIA IZAN ARREN (KONGO) BIDEOA ETA GALDETU:

  • Lurralde-biltzarra egiten den lekutik gertu bizi diren anai-arrebak, urrutitik etorri behar izan direnekin eskuzabalak izan dira. Nola?

  • Zer ikasi ahal izan duzu Jehobak pobreei dien maitasunari buruz?

  • Materialki zenbat dugun inporta gabe, nola imitatu dezakegu Jehoba?