Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

32. KAPITULUA

Nola izan zen Jesus babestua?

Nola izan zen Jesus babestua?

BATZUETAN Jehobak gauza harrigarriak egiten ditu gazteak direnak eta euren burua zaintzeko gai ez direnak babesteko. Mendira joaten bazara, agian honen adibide bat ikusiko duzu. Baina, hasieran, beharbada ez zara konturatuko zer ari den gertatzen.

Txori bat ikusten duzu zure ondoan lurrean. Zaurituta dagoela dirudi. Arrastaka darama hego bat eta, gerturatzen zaren bakoitzean, aldendu egiten da. Txoriaren atzetik joan arren, ez duzu heltzea lortzen. Orduan, bat batean, txoriak ihes egiten du. Ez zegoen benetan zauriturik! Ba al dakizu zer ari zen txoria egiten?...

Beno, txoria hasieran zegoen inguruan, bere kumeak sasi artean ezkutatuta daude. Kumeak aurkitu eta min egingo diezun beldur denez, zaurituta dagoen itxurak egin eta bertatik urrundu zaitu. Ba al dakizu nork babestu gaitzakeen txoriak bere kumeak babesten dituen bezala?... Biblian, Jehoba bere kumeak babesten dituen arrano batekin konparatzen da (Deuteronomioa 32:11, 12).

Nola ari da txoria bere kumeak babesten?

Jehobaren haurrik kuttunena bere Seme Jesus da. Zeruan zegoenean, Jesus, bere Aitaren antzera, izaki espiritual boteretsu bat zen. Bere burua zaindu zezakeen. Baina lurrean haurtxo bat bezala jaio zenean, Jesusek norbaiten babesa behar zuen.

Jainkoak lurrean berarentzat zuen helburua betetzeko, Jesus hazitako gizon heldua izatera iritsi behar zen. Satanas, hala ere, hori gertatu aurretik Jesus hiltzen saiatu zen. Jesus haurra zenean hiltzeko saiakerak eta Jehobak babestu zuen modua historia harrigarria da. Entzun nahi al duzu?...

Jesus jaio eta gutxira, Satanasek ekialdeko zeruan izar bat zirudien argi bat agerrarazi zuen. Gizon batzuek ehunka kilometro egin zituzten izar hura jarraituz Jerusalemera arte. Astrologoak ziren, hau da, izarrak aztertzen zituzten gizonak. Han, juduen errege izango zena non jaioko zen galdetu zuten. Bibliak honi buruz esaten zuena zekiten gizon batzuei galdetu zietenean, honakoa erantzun zieten: «Belenen» (Mateo 2:1-6).

Astrologoek Jesus bisitatu ostean, zer esan zien Jainkoak Jesusen bizia salbatzeko?

Herodes Jerusalemgo errege gaiztoa zen eta, Belenen zuela gutxi jaio zen errege berriari buruz jakin zuenean, honakoa esan zien urrunetik etorritako gizon haiei: «Zoazte eta jakin xuxen haurraren berri eta, aurkitu ondoren, adierazi niri». Ba al dakizu zergatik jakin nahi zuen Herodesek non zegoen Jesus?... Herodesek inbidia ziolako eta hil egin nahi zuelako!

Nola babestu zuen Jainkoak bere Semea?... Beno, astrologoek Jesus aurkitu zutenean, opariak eman zizkioten. Beranduago Jainkoak, amets baten bidez, astrologoei Herodesengana ez itzultzeko esan zien. Beraz, etxera Jerusalemdik pasa gabe bueltatu ziren. Herodesek astrologoak joan egin zirela jakin zuenean, asko haserretu zen. Jesus hiltzeko asmotan, bi urte baino gutxiagoko Belengo mutiko guztiak hiltzeko agindu zuen! Baina, ordurako, Jesus ez zegoen han.

Ba al dakizu Jesusek nola egin zuen ihes?... Astrologoak joan ondoren, Jehobak Mariaren senarrari, Joseri, Egiptora alde egiteko esan zion. Han, Jesus Herodes errege maltzurrarengandik salbu egongo zen. Urteak pasata, Maria eta Jose Egiptotik Jesusekin itzuli zirenean, Jainkoak beste zerbait egiteko esan zion Joseri. Amets batean, Nazaretera joateko esan zion, han Jesus salbu egongo baitzen (Mateo 2:7-23).

Nola salbatu zen berriz Jesus?

Ikusi al duzu Jehobak bere Semea nola babestu zuen?... Nor esango zenuke dela sasi artean ezkutatuta dauden txoritxoak edo Jesus haurtxoa zenean bezalakoa? Ez al zara zu beraiek bezalakoa?... Tamalez, zuri ere min egin nahi dizuten batzuk daude. Ba al dakizu nortzuk diren hauek?...

Bibliaren arabera, Satanas goseak dagoen lehoia bezalakoa da eta gu jan nahi gaitu. Lehoiek askotan animalia txikiak erasotzen dituzten bezala, Satanas eta bere deabruek askotan haurrak erasotzen dituzte (1 Pedro 5:8). Baina Jehoba Satanas baino indartsuagoa da. Jehobak bere haurrak babestu ditzake, baita Satanasek egiten dien edozer gauza txar desegin ere.

Liburu honetako 10. kapituluan, Satanas eta bere deabruek guk gaizki dagoen zerbait egitea nahi dutela ikusi genuen. Gogoratzen al duzu zer den?... Bai, guk Jehobarentzat gaizki dauden sexu harremanak izatea nahi dute. Baina, nortzuk bakarrik izan ditzakete sexu harremanak?... Bai, elkarrekin ezkonduta dauden gizon eta emakume batek.

Baina, tristea izan arren, heldu batzuek haurrekin sexu harremanak izatea atsegin dute. Hori egiten dutenean, mutiko eta neskatxak heldu horiengandik ikasi dituzten gauza txarrak egiten hasi daitezke. Gainera, beraien sexu organoak modu desegokian erabiltzen hasi daitezke. Hori da duela denbora asko Sodoma izeneko hirian gertatu zena. Bibliaren arabera, bertako «gizaseme guztiek, zahar eta gazte» Lot bisitatzera joandako gizonekin sexu harremanak eduki nahi izan zituzten (Hasiera 19:4, 5).

Jesusek babesa behar izan zuen bezala, zuk ere babesa behar duzu. Zergatik? Heldu edo beste haur batzuek zurekin sexu harremanak izaten saiatu daitezkeelako. Normalean, pertsona horiek zure lagunak diren itxurak egingo dituzte. Agian ezer ez esatearen truke opariren bat eskainiko dizute. Satanas eta bere deabruen antzera, berekoiak dira eta atsegin dutena bakarrik egitea bilatzen dute. Horretarako haurrekin sexu harremanak izaten saiatzen dira. Hori oso txarto dago!

Ba al dakizu zer egiten saiatu daitezken?... Beno, agian, zure sexu organoak igurzten edo laztantzen saiatuko dira. Edo euren sexu organoak zureekin igurzten saiatu daitezke. Baina ez diozu inoiz inori utzi behar zure zakil edo aluarekin jolastu dezan, ezta zure anaia, arreba, aita edo amari ere.

Zer esan eta egin beharko zenuke norbaitek modu desegokian ukitu nahi bazaitu?

Nola babestu dezakezu zure gorputza horrelako gauza txarrak egin nahi dizkizun norbaitengandik?... Hasteko, ez utzi inori zure sexu organoekin jolasten. Norbait hori egiten saiatzen bada, esan ozen eta tinko: «Geldi! Kontatu egingo dut!». Eta pertsona horrek gertatutakoa zure errua dela esaten badu, ez sinetsi, gezurra da. Joan eta, nor den axola gabe, norbaiti kontatu. Gertatzen ari dena zuen arteko sekretu bat dela esaten badizu ere, kontatu. Nahiz eta opari ederrak egingo dizkizula promestu edo zu mehatxatu, berarengandik urrundu eta egin duena kontatu behar duzu.

Ez duzu beldurrik izan behar, baina kontuz ibili behar duzu. Zure gurasoek pertsonaren bat edo lekuren bat zuretzat arriskutsua dela esaten badizute, kasu egin behar diezu. Hau egiten baduzu, gaiztoa den norbaiti zuri min egiteko aukera kenduko diozu.

Irakurri dezagun nola babestu dezakezun zeure burua oker dauden sexu ekintzetatik Hasiera 39:7-12; Esaera Zaharrak 4:14-16; 14:15, 16; 1 Korintoarrei 6:18 eta 2 Pedro 2:14 aipuetan.