Gurasoentzako oharra
Ba al dakizu zein den zure haurrarentzako oparirik onena? Gauza asko behar ditu, besteak beste, zure maitasuna, gida eta babesa. Hala ere, jaso dezakeen oparirik baliotsuena Jehoba eta Bibliaren irakaskuntzak ezagutzea da (Joan 17:3). Ezagutza horri esker, zure haurrak Jehoba maitatu eta bihotz-bihotzez zerbitzatu ahal izango du, nahiz eta txiki-txikia izan (Mateo 21:16).
Guraso askorentzat, azalpen eta ariketa laburrak dira hoberenak beraien haurrek ikas dezaten. Beraz, atsegin handiz eskaintzen dizugu liburuxka hau: Nire biblia-olerkiak. Olerki bakoitza erraz irakasteko prestaturik dago. Irudiak eta testua 0 eta 3 urte bitarteko haurrentzako bereziki prestatu dira. Zure haurrarekin batera egiteko ariketak ere aurkituko dituzu. Nire biblia-olerkiak ez da jostailua. Izan ere, zuk eta zure haurrak elkarrekin irakurtzeko prestatu dugu zuen artean harreman polita izaten laguntzeko.
Ziur gaude liburuxka hau zuretzako lagungarria izango dela zure haurrari Bibliari buruz haurtzarotik irakasteko (2 Timoteori 3:14, 15).
Zure anaiak,
Jehobaren lekukoen Zuzendari-batzordea