12. IKASGAIA
Nola hurbil zaitezke Jainkoarengana?
1. Entzuten al ditu otoitz guztiak Jainkoak?
Jainkoak nazio guztietako pertsonei otoitzaren bidez berarengana gerturatzeko gonbita luzatzen die (65. Salmoa 3 [65:2, NW]). Hala ere, ez ditu otoitz guztiak entzuten. Adibidez, bere emaztea ondo trata dezala esaten dio Jainkoak senarrari «arren eta traba ez ditezen [bere] otoitzak» (1 Pedro 3:7, Jean Duvoisinen Bible Saindua). Gainera, israeldarrek gaiztakerian jarraitu zutenean, Jainkoak euren otoitzak entzuteari uko egin zion. Otoitz egitea ohore handia da, jakina. Nahiz eta bekatu larria egin, damuturik dagoenaren otoitzak entzuten ditu Jainkoak.—Irakurri Isaias 1:15; 55:7.
Ikusi Entzuten al ditu otoitz guztiak Jainkoak? bideoa
2. Nola egin behar dugu otoitz?
Otoitza gure adorazioaren parte da. Beraz, Jehoba, gure Sortzaileari bakarrik zuzendu behar genizkioke gure otoitzak (Mateo 4:10; 6:9). Gainera, perfektuak ez garenez, Jesusen izenean egin behar genuke otoitz gure bekatuengatik hil baitzen (Joan 14:6). Jehobak ez du nahi buruz ikasita edo idatzita ditugun otoitzak errepikatzea. Gure bihotzetik otoitz egitea nahi du.—Irakurri Mateo 6:7; Filipoarrei 4:6, 7.
Gure Sortzaileak isilpean egiten diren otoitzak ere entzun ditzake (1 Samuel 1:12, 13). Edozein momentutan otoitz egitera gonbidatzen gaitu: eguna hasi eta amaitzean, jatorduetan eta arazoei aurre egin behar diegunean.—Irakurri 55. Salmoa 23 [55:22, NW]; Mateo 15:36.
3. Zergatik biltzen dira kristauak?
Ez da erraza Jainkoarengana hurbiltzea, gure inguruan dagoen jendeak Jainkoarengan federik ez izateaz gain, lur baketsuaren promesari barre ere egiten diolako (2 Timoteori 3:1, 4; 2 Pedro 3:3, 13). Horrela, sineskideok adore ematen digun lagunartea behar dugu.—Irakurri Hebrearrei 10:24, 25.
Jainkoa maite duen jendearekin biltzeak Jainkoarengana hurbiltzen laguntzen digu. Jehobaren lekukoen bilerek aukera ona ematen dute besteen fedetik onurak ateratzeko.—Irakurri Erromatarrei 1:11, 12.
4. Nola hurbil zaitezke Jainkoarengana?
Jehobarengana bere Hitzean ikasitakoaz gogoeta eginez hurbil zaitezke. Egin hausnarketa bere ekintza, aholku eta promesei buruz. Otoitzarekin batera egiten den gogoetak Jainkoaren maitasun eta jakinduriarekiko estimazioa garatzen du gure bihotzean.—Irakurri Josue 1:8; 1. Salmoa 1-3.
Jainkoarengana hurbiltzeko modu bakarra berarengan konfiantza eta fedea izatea duzu. Baina fedea elikagaia behar duen izaki biziduna bezalakoa da. Zure fedea etengabe elikatu behar duzu zure sinesmenen oinarriak berraztertuz.—Irakurri Mateo 4:4; Hebrearrei 11: 1, 6.
5. Nola izango zaizu onuragarri Jainkoarengana hurbiltzea?
Jehoba bera maite dutenetaz arduratzen da. Beraien fedea eta betirako bizitzeko itxaropena arriskuan jartzen dituzten gauza guztietatik babesten ditu (91. Salmoa 1, 2, 7-10). Gure osasun eta zoriontasuna arriskuan jartzen dituzten jokabideei buruz ohartarazten gaitu. Jehobak bizimodurik onena irakasten digu.—Irakurri 73. Salmoa 27, 28; Santiago 4:4, 8.