7. KAPITULUA
Ba ote dago itxaropenik zuk maite izan eta hilik daudenentzako?
-
Nola dakigu berpizkundea benetan gertatuko dela?
-
Zer sentitzen du Jehobak hildakoak berpizteari buruz?
-
Nortzuk berpiztuko dira?
1-3. Zein etsai dugu guztiok atzetik segika eta zergatik da lasaigarria Bibliak irakasten duena aztertzea?
IMAJINA ezazu ondorengoa. Etsai gaizto bat atzetik duzu segika. Zu baino indartsuagoa eta azkarragoa da. Zure lagunetariko batzuk hil dituenez, badakizu gupidagabea dela. Nahiz eta lasterka egiten gogor saiatu, geroz eta hurbilago duzu. Ihesbiderik ez duzula dirudi. Baina bat-batean, zu salbatu nahian, norbait azaltzen da zure alboan. Zure etsaia baino boteretsuagoa da eta zu lagunduko zaituela promesten dizu. Hau lasaitasuna zurea!
2 Nolabait, honelako etsaia dabilkizu atzetik segika, guztion atzetik segika egia esan. Lehenago ikusi bezala, Bibliak heriotzari etsaia deitzen dio. Inork ezin du bere atzaparretatik ihes egin. Gehienok, maite izan dugunen bati bizia nola kendu dion ere ikusi dugu. Baina Jehoba heriotza baino boteretsuagoa da, etsai hau garaitu dezakeela azaldu duen askatzaile maitekorra. Eta behin betiko etsai honekin akabatuko duela hitz eman du Biblian: «Azkena ezereztuko den etsaia heriotza izango da» (1 Korintoarrei 15:26). Hau bai berri ona!
3 Pentsa dezagun, une batez, ezagutzen dugun norbait Isaias 26:19). Bizitzara itzuliko dira berriro! Honetan datza berpizkundearen itxaropena.
hiltzen denean sentitzen dugunaz. Hau egiteak, zoriontsu egingo gaituen zerbait estimatzen lagunduko gaitu. Jehobak hildakoak berriro ere biziko direla promes egiten du (MAITE DUGUN NORBAITEN HERIOTZA
4. a) Zergatik irakasten digu Jehobaren sentimenduei buruz Jesusen atsekabeak bere laguna hiltzean? b) Zein adiskidetasun berezi izan zuen Jesusek?
4 Hil al zaizu inoiz asko maite duzun norbait? Jasanezinak dirudite tristura, bihozmina eta ezer egin ezinaren sentimendu latzek. Momentu horietan, Bibliara kontsolamendu bila jotzea beharrezkoa dugu (Irakurri 2 Korintoarrei 1:3, 4). Jehoba eta Jesusek heriotzari buruz sentitzen dutena ulertzen laguntzen digu Bibliak. Jesusek, bere aita ezin hobeki imitatu zuenak, norbait heriotzan galtzean sentitzen den atsekabea ezagutu zuen (Joan 14:9). Jesus Jerusalemen egoten zenean, Lazaro eta bere arrebak, Maria eta Marta, ikustera joan ohi zen Betaniara, urrun ez baitzegoen. Lagun min bihurtu ziren. Honakoa dio Bibliak: «Marta, honen ahizpa eta Lazaro oso adiskide zituen» (Joan 11:5). Baina, aurreko kapituluan aztertu genuen bezala, Lazaro hil egin zen.
5, 6. a) Nola sentitu zen Jesus Lazaroren ahaide eta lagunak negarrez ikustean? b) Zergatik ematen digu adore Jesus atsekabetua sentitzeak?
5 Nola sentitu zen Jesus bere laguna hil zenean? Lazaroren galeragatik negarrez zeuden ahaide eta lagunekin elkartu zela dio biblia-pasarteak. Hauek ikusteak, Jesusi bihotza ukitu zion. Pasarteak honakoa dio: «Barruak zirrara egin zion eta, zeharo hunkitu [zen]». Ondoren, «Jesusek negarrari eman zion» (Joan 11:33, 35). Jesusen atsekabeak itxaropenik ez zuela aditzera eman al zuen? Ez noski. Berak bazekien zerbait zoragarria gertatzear zegoela (Joan 11:3, 4). Hala ere, heriotzak sortzen duen bihozmin eta atsekabea sentitu zuen.
6 Jesus atsekabetua sentitzeak adore ematen digu guztioi.
Berak eta bere Aitak heriotza gorroto dutela irakasten digu. Baina Jehobak etsai honen aurka egin dezake borroka eta baita garaitu ere! Ikus dezagun zer egiteko boterea eman zion Jainkoak Jesusi.«LAZARO, ZATOZ KANPORA!»
7, 8. Zergatik zen etsigarria Lazarori gertatutakoa bere ahaide eta lagunentzako, baina zer egin zuen Jesusek?
7 Lazaro leize batean zegoen hilobiratua eta Jesusek leizea estaltzen zuen harria kentzeko eskatu zuen. Martak eragozpenak ipini zituen, lau egun pasa ondoren, Lazaroren gorputza usteltzen hasia izango baitzen (Joan 11:39). Gizakion ikuspuntu soiletik, izango ote zen itxaropenik?
8 Harria hilobitik kendu zuten. Jesusek, ahots ozenez, oihu egin zuen: «Lazaro, zatoz kanpora!». Zer gertatu zen orduan? «Hildakoa hartzulotik irten zen» (Joan 11:43, 44). Imajina al dezakezu han zegoen jendearen poza? Haiek bazekiten beraien anaia, ahaide, lagun edo bizilaguna hil zela. Eta, orain, hainbeste maite zuten gizon hura han zegoen, zutik, beraien alboan! Egia izateko onegia zirudien. Askok, pozaren pozez, Lazaro besarkatuko zuten dudarik gabe. Hau bai heriotzaren aurkako garaipena!
9, 10. a) Lazaro berpiztu zuenean, nola azaldu zuen Jesusek nor zen bere boterearen Iturburua? b) Zein onura izango dituzu berpizkundeari buruzko biblia-pasarteak irakurtzean?
9 Jesusek ez zuen inola ere esan bere kabuz egin zuenik mirari harrigarri hura. Lazarori deitu baino lehenago egindako otoitzean, argi utzi zuen Jehoba berpizkundearen Iturburua zela (Irakurri Joan 11:41, 42). Jehobak beste batzuetan ere erabilia zuen bere boterea modu honetan. Lazaroren berpizkundeaz gain, Bibliak beste zortzi berpizkunderi buruz ere hitz egiten du. * Pasarte hauek irakurri eta aztertzea oso atsegingarria da. Esaterako, Jainkoak ez duela bereizketarik egiten irakasten dute. Izan ere, berpiztuen artean gazteak eta helduak, gizonak eta emakumeak eta israeldarrak eta israeldarrak ez zirenak zeuden. Hau zoriona pasarte hauetan sumatu dezakeguna! Adibidez, Jesusek neskatxa bat berpiztu zuenean, bere gurasoak eta gelan zeuden guztiak «harri eta zur gelditu» ziren, pozez gainezka (Markos 5:42). Jehobak pozik egoteko arrazoi paregabea eman zien. Ez zuten inoiz ahaztuko!
10 Noski, Jesusek berpiztu zituen hauek, denborarekin berriz hil egin ziren. Alferrikakoa izan ote zen, orduan, haiek berpiztu izana? Ez horixe! Biblia-pasarte hauek egia garrantzitsuei sendotza ematen die eta itxaropena ematen digute.
ZER IRAKASTEN DIGUTE BERPIZKUNDEARI BURUZKO PASARTEEK?
11. Nola egiaztatzen du Lazaroren berpizkundearen pasarteak Kohelet 9:5?
11 Bibliak honakoa irakasten du: «Hilek, ordea, ez dakite ezer» (Kohelet 9:5). Ez daude bizirik beste inon eta ez dira ezertaz konturatzen. Lazarori buruz hitz egiten duen pasarteak hau egiaztatzen du. Pentsatu, berpiztua izan ondoren, txunditu al zituen Lazarok pertsonak zerua nolakoa zen esanez? Edo izutu al zituen infernuari buruzko istorio beldurgarriekin? Ez. Bibliak ez du azaltzen Lazarok hori esan zuenik. Hilik egon zen lau egunetan Lazaro ez zen ezertaz konturatzen, ez zekien ezer. Lazaro heriotzan lotan egon zen soilik (Joan 11:11).
12. Nola izan gaitezke ziur Lazaro benetan berpiztua izan zela?
12 Lazarori buruzko pasarteak berpizkundea ez dela kontu soil bat, egia baizik, irakasten digu. Jendetza baten begi-bistan berpiztu zuen Jesusek. Jesus gorroto zuten erlijio-buruek ere, ez zuten ukatu mirari hura. Hau esan zuten aldiz: «Zer egin? Gizon hau mirarizko seinale asko egiten ari da!» (Joan 11:47). Jende asko joan zen berpiztua izan zen gizona beraien begiekin ikustera. Ondorioz, jende asko Jesusengan fedea izaten hasi zen. Jesus Jainkoak bidalia zenaren froga bizia ikusi zuten Lazarorengan. Hain zen argia froga hura, judutar erlijio-buru bihozgabe batzuek, bai Jesus, baita Lazaro ere hiltzea antolatu zutela (Joan 11:53; 12:9-11).
13. Zergatik sinetsi dezakegu Jehobak benetan hildakoak berpiztu ditzakeela?
13 Inozokeria ote da berpizkundea egiazko gertaera dela onartzea? Ez, Jesusek «hildako guzti[a]k», hau da, Jehobaren oroimenean daudenak, berpiztuak izango direla irakatsi zuen (Joan 5:28). Jehoba bizidun guztien Sortzailea da. Hain zaila al da berriz ere bizia eman dezakeela sinestea? Hori, Jehobaren oroimenaren esku dago, noski. Gogoratzen al ditu guk maite izan eta orain hilik dauden pertsonak? Pentsa ezazu, unibertsoa milioika izarrez josia dago eta Jainkoak izen bana eman die! (Isaias 40:26). Beraz, Jehobak, guk maite izan eta orain hilik daudenen xehetasun guztiak oroitzen ditu eta prest dago hauek berpizteko.
14, 15. Jobek esan zuenaren arabera, zer sentitzen du Jehobak hildakoak berpizteari buruz?
14 Eta, zer sentitzen du Jehobak? Piztu nahi al ditu hildakoak? Beraiek berpizteko irrikan dagoela irakasten du Bibliak. Job gizon leialak honakoa galdetu zuen: «Baina hildako gizakia berpiztuko ote da?». Jobek hilobian itxarongo zuen Jainkoa beraz oroitu bitartean. Eta, horregatik, honakoa esan zion Jehobari: «Zuk dei egin eta nik erantzun egingo nizuke, irrikan egongo zinateke zeuk egina nauzun honengatik» (Job 14:13-15).
15 Pentsatu! Jehoba irrikan dago hildakoak berpizteko. Ez al da hunkigarria Jehoba honela sentitzen dela jakitea? Eta, zer esan dezakegu etorkizuneko berpizkundeari buruz? Nor berpiztuko du Jehobak eta non?
«HILDAKO GUZTI[A]K»
16. Zein baldintzatan bizitzeko izango dira berpiztuak hildakoak?
16 Biblian aurkitzen ditugun berpizkundeen pasarteek etorkizunean 3. kapituluan ikasi genuen bezala, Jainkoaren asmoa lur zabala paradisu bilakatzea da. Beraz, hildakoak ez dira berpiztuko gerra, delitu eta gaixotasunez betetako mundu batean. Izan ere, lurrean bakean eta baldintza ezin hobetan betiko bizitzeko aukera izango dute.
izango den berpizkundeari buruz irakasten digute. Adibidez, lurrean berpiztuak izan zirenak maite zituztenekin bildu ziren. Etorkizunean gertatuko den berpizkundea antzekoa izango da. Hobea!17. Nortzuk izango dira berpiztuak?
17 Nortzuk izango dira berpiztuak? Jesusek honakoa esan zuen: «Bai baitator ordua hildako guztiek haren [Jesusen] ahotsa entzungo dutena eta hilobietatik aterako direna» (Joan 5:28, 29). Era berean, Apokalipsia 20:13ak honakoa dio: «Itsasoak bere baitan zeuzkan hilak itzuli zituen eta, orobat, Herioak eta Hildakoen Egoitzak [hilobiak]» (Jo eranskineko «Zer dira Herio Leizea eta Hildakoen Egoitza?» artikulura). Hilobi honetan atseden hartzen dauden milioika hildako berpiztean, hilobia hutsik geratuko da. Paulo apostoluak honakoa esan zuen: «Jainkoarengan badut itxaropena [...] hildako guztiak, on [zuzen] eta gaizto [zuzengabe], piztuko direla» (Eginak 24:15). Zer esan nahi du honek?
18. Nortzuk daude berpiztuak izango diren zuzenen artean eta zer eragin du honek zuregan?
18 Zuzenak direnen artean Jesus lurrera etorri baino lehenago bizi izan ziren biblia-pertsonaia asko daude, adibidez, Noe, Abraham, Sara, Moises, Rut, Ester eta beste asko. Hebrearrei 11. kapituluan Jainkoarengan fede sendoa izan zuten gizon-emakume hauetariko batzuei buruz hitz egiten da. Baina zuzenak direnen artean, gaur egun hiltzen diren Jehobaren zerbitzariak ere aurkitzen dira. Berpizkundearen itxaropenari esker, ez diogu heriotzari beldurrik (Hebrearrei 2:15).
19. Nortzuk dira zuzengabeak eta zein aukera eskaintzen die Jehobak atseginez?
19 Hala ere, milioika pertsonak ez zuten Jehoba inoiz Epai-eguna deitzen zaio Biblian. *
ezagutzeko aukerarik izan eta horregatik ez zuten bera zerbitzatu, ezta bere esana bete ere. Zer gertatuko da hauekin? Jainkoak ez ditu ahaztuko milioika zuzengabe hauek. Berpiztu egingo ditu eta benetako Jainkoa ezagutzeko eta zerbitzatzeko denbora emango zaie. Mila urteko denboraldian, hildakoak berpiztuak izango dira eta Jehobari leialak diren gizakiekin batera, bera zerbitzatzeko aukera izango dute. Garai zoragarria izango da hau. Garai honi,20. Zer da Gehenna eta nortzuk joango dira hara?
20 Hildako guztiak berpiztuko al dira orduan? Ez. Bibliak batzuk Gehennan daudela dio. Gehenna hitza «infernu» bezala itzultzen da euskaraz Biblian (Lukas 12:5). Gehenna Jerusalemen kanpoaldean zegoen zabor-tokia zen. Hildakoen gorputzak eta zaborrak erretzen ziren han. Noren gorpuak botatzen zituzten hara? Juduen ustez, lur-ematea eta berpiztea merezi ez zutenenak. Beraz, Gehenna betiko izango den suntsiketaren ikur egokia da. Jesusek hilen eta bizien epaiketan parte hartuko duen arren, Jehoba da Epaile nagusia (Eginak 10:42). Jainkoak argi ikusten duenean pertsona bat gaiztoa dela eta aldatu nahi ez duela, ez du inoiz berpiztuko.
ZERUAN BIZITZEKO BERPIZKUNDEA
21, 22. a) Zein beste berpizkunde mota dago? b) Nor izan zen izaki espiritual bezala berpizten lehena?
21 Bibliak beste berpizkunde mota bati buruz ere hitz egiten du: zeruan izaki espiritual moduan bizitzeko berpiztea. Bibliak honelako berpizkunde bat bakarrik aipatzen du, Jesu Kristorena hain zuzen ere.
22 Jesus gizon izanik eraila izan ondoren, Jehobak ez zuen bere Seme leiala hilobian utzi (16. Salmoa 10; Eginak 13:34, 35). Jainkoak Jesus berpiztu zuen, baina ez gizon moduan. Paulo apostoluak Kristo «haragizko gorputz[ean]» hil eta «espirituzkoa[n]» piztu zela adierazi zuen (1 Korintoarrei 15:42-50). Hau bai izan zela mirari paregabea! Jesus izaki espiritual boteretsu gisa zegoen bizirik berriro (Irakurri 1 Korintoarrei 15:3-6). Jesus izan zen berpizkunde mota hau jasotzen lehena; baina ez zen azkena izango (Joan 3:13).
23, 24. Nortzuk osatzen dute Jesusen «artaldetxo[a]» eta zenbat dira?
23 Zerura itzultzear zegoela jakinda, Jesusek bere jarraitzaile leialei «zuentzat tokia prestatzera noa» esan zien (Joan 14:2). Zerura joango zirenei «artaldetxo» deitu zien (Lukas 12:32). Zenbat kristau leialek osatzen dute talde txiki hori? Apokalipsia 14:1ean, Joan apostoluak honakoa esan zuen: «Gero, Bildotsa [Jesu Kristo] ikusi nuen Sion mendiaren gainean zutik, eta harekin batera ehun eta berrogeita lau mila lagun, Bildotsaren eta honen Aitaren izena bekokian idatzia zeramatenak».
24 144.000 kristau hauek, Jesusen apostolu leialak barne, zeruan bizitzeko dira berpiztuak. Noiz gertatzen da berpizkunde hori? Paulok Kristo etortzean gertatzen dela dio (1 Korintoarrei 15:23). Paulok «Kristo etortzean» esapidea erabili zuenean, grekoz, Jesus erregetzan egongo zen garaiari buruz hitz egin zuen. Orain bizi gara garai horretan, 9. kapituluan ikusiko dugun bezala. Gaur egun, 144.000 horietatik oso gutxi gelditzen dira. Eta hauek hiltzen diren momentuan, berehala dira berpiztuak zeruan bizitzeko (1 Korintoarrei 15:51-55). Halere, gizakien gehiengoak etorkizunean lurrean izango den paradisuan berpizteko itxaropena du.
25. Zer ikasiko dugu hurrengo kapituluan?
25 Jehobak gure etsaia, heriotza, garaitu eta betirako suntsituko du gainera! (Irakurri Isaias 25:8). Baina, agian honakoa galdetuko diozu zeure buruari: «Zer egingo dute berpiztuek zeruan?». Zeruko Erreinu zoragarri baten parte izango dira. Hurrengo kapituluan gobernu honi buruz gehiago ikasiko dugu.
^ § 9 Beste berpizkundeen pasarteak hurrengo txataletan aurki ditzakezu: 1 Erregeak 17:17-24; 2 Erregeak 4:32-37; 13:20, 21; Mateo 28:5-7; Lukas 7:11-17; 8:40-56; Eginak 9:36-42 eta 20:7-12.
^ § 19 Epai-egunari eta epaiketa egiteko oinarriei buruzko informazio gehiago izateko, jo eranskinaren «Zer da Epai-eguna?» artikulura.