5. ATALA
Izan bakean zure senideekin
«Jantz zaitezte bihozberatasunez, ontasunez, apaltasunez, otzantasunez, pazientziaz» (Kolosarrei 3:12)
Ezkontzak familia berri bat sortzen du. Nahiz eta zure gurasoak beti maitatu eta errespetatuko dituzun, orain, zure ezkontidea lurrean dagoen pertsonarik garrantzitsuena da zuretzako. Hau ulertzea zaila izan daiteke zure senide batzuentzat. Baina biblia-printzipioek oreka mantentzen lagunduko dizute. Izan ere, hauek jarraitzen badituzu, zure senideekin bakean izango zara, zuk eta zure bikoteak sortu duzuen familia berria sendotzen duzuen bitartean.
1 ZURE SENIDEEI BURUZKO IKUSPEGI EGOKIA IZAN
BIBLIAK ESATEN DUENA: «Ohoratu aita-amak» (Efesoarrei 6:2). Zure adina edozein delarik ere, beti ohoratu eta errespetatu behar dituzu zure gurasoak. Onartu ezazu zure ezkontideak ere, seme edo alaba gisa, bere gurasoez arduratu behar duela. Maitasunak “ez du bekaizkeriarik” edo ez da jeloskorra. Beraz, ez ezazu inoiz sentitu zure bikoteak bere gurasoekin duen harremanak zuena arriskuan jartzen duenik (1 Korintoarrei 13:4; Galaziarrei 5:26).
SAIATU HONAKOA EGITEN:
-
Baztertu itzazu maiz egin ohi diren adierazpenak, esaterako, «zure familiak beti gutxiesten nau» edo «zure amak ez du inoiz atsegin nik egiten dudana»
-
Saiatu zaitez zure bikotearen ikuspegitik gauzak ikusten
2 TINKO MANTENDU BEHARREZKOA DENEAN
BIBLIAK ESATEN DUENA: «Gizonak bere aita-amak utziko ditu bere emaztearekin elkartzeko, eta bat bera izango dira» (Hasiera 2:24). Ezkontzen zarenean, zure gurasoek oraindik beraien ardurapean zaudela pentsa dezakete eta zure ezkon-bizitzan behar dena baino parte-hartze handiagoa izan nahi dezakete.
Zure bikoteak eta zuk, gurasoekin duzuen harremanean jarriko dituzuen mugak adostu behar dituzue eta maitasunez beraiei adierazi. Argi eta garbi hitz egin ezazue, baina era berean zakarrak izan gabe (Esaera Zaharrak 15:1). Apaltasunak, mantsotasunak eta pazientziak zuen senideekin harreman estua mantentzen lagunduko dizuete, honela «elkar maitekiro eramanez» (Efesoarrei 4:2).
SAIATU HONAKOA EGITEN:
-
Senideek zure bizian duten parte-hartze handiak kezkatzen bazaitu, giro lasaian, zure bikotearekin hitz egin ezazu
-
Adostu ezazue gai hauei aurre nola egingo diezuen