Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

4. GALDERA

Nola konpondu ditzaket nire hutsegiteak?

Nola konpondu ditzaket nire hutsegiteak?

ZERGATIK DA HAU GARRANTZITSUA?

Zure hutsegiteak aitortzen badituzu, arduratsuagoa eta fidagarriagoa izango zara.

ZER EGINGO ZENUKE?

Imajina ezazu honakoa: Lagunekin jolasten dabilela, Gorkak pilota bota eta bizilagunaren kotxeko leihoa puskatzen du.

Gorka izango bazina, zer egingo zenuke?

ITXARON ETA PENTSATU!

HIRU AUKERA DITUZU:

  1. Korrika alde egin.

  2. Errua beste bati leporatu.

  3. Bizilagunari gertatutakoa esan eta kalteak ordaintzeko eskaini.

1. aukera hautatzeko tentatua egon zaitezke. Baina, nahiz apurtutako leiho bat edota beste edozer gauza izan, zure hutsegiteak aitortzeko arrazoi onak badauzkazu.

ZURE HUTSEGITEAK AITORTZEKO HIRU ARRAZOI

  1. Hau da jokabide zuzena.

    Bibliak hau dio: «Gauza guztietan zintzo jokatu nahian baikabiltza» (Hebrearrei 13:18).

  2. Hutsegiteak aitortzen dituztenei errazago barkatzen die jendeak.

    Bibliak hau dio: «Bere hutsegiteak ezkutatzen dituenak ondoren txarra izango du, aitortu eta damutzen denak errukia lortuko» (Esaera Zaharrak 28:13).

  3. Garrantzitsuena: Jainkoa pozten du.

    Bibliak hau dio: «Gorroto dio Jaunak maltzurrari, baina bere konfiantza ematen zuzenari» (Esaera Zaharrak 3:32).

Karinak ezkutatu egin zion aitari gehiegizko abiadurarengatik izan zuen isuna. Baina ezin izan zuen ezkutuan betiko gorde. Karinak honakoa dio: «Urtebete ondoren, aitak nire izenean zegoen isuna ikusi zuen. Honek arazo handiak ekarri zizkidan!».

Zer ikasi zuen? «Hutsegiteak ezkutatzeak gauzak okertu besterik ez ditu egiten. Horiek beranduago ordaindu behar izaten dira» dio Karinak.

NOLA IKAS DEZAKEZU ZURE HUTSEGITEETATIK?

Bibliak honakoa dio: «Denok baitugu askotan huts egiten» (Santiago 3:2). Hutsegiteak aitortzeak, bai, hauek berehala aitortzeak, apaltasuna eta heldutasuna erakusten ditu.

Hurrengo pausoa zure hutsegiteetatik ikastea da. Vera izeneko neska batek hau dio: «Hutsegite bakoitza ikasbidetzat hartzen dut, pertsona hobea egingo nauena eta hurrengo batean egoera beste era batetara konpontzen lagunduko didana». Ikus dezagun hau lortzeko modua.

Aitaren txirrindua hartu eta hondatu egin duzu. Zer egingo duzu orain?

  • Txintik ere ez esan eta aita ez konturatzea espero.

  • Aitari gertatutakoa zehatz-mehatz esan.

  • Aitari gertatutakoa esan, errua beste bati leporatuz.

Ikasi ez duzulako ez duzu azterketa gainditu. Zer egingo duzu orain?

  • Azterketa zailegia zela esan.

  • Huts egitearen erantzukizuna zure gain hartu.

  • Irakasleak ikusi ezin zaituela esan.

Gertatutako hutsegiteei bueltak eta bueltak ematea, gidatzean une oro atzerako ispiluari begira egotea bezala da.

Orain, begira itzazu aurreko egoerak eta imajina ezazu 1) aita eta 2) irakaslea zarela. Zer pentsatuko dute aitak eta irakasleak zuri buruz, hutsegiteak berehala aitortzen badituzu? Zer pentsatuko dute zure hutsegiteak estaltzen badituzu?

Pentsa ezazu iaz egindako hutsegiteren batean eta erantzun hurrengo galderak.

Zer hutsegite egin zenuen? Nola konpondu zenuen?

  • Estali egin nuen.

  • Beste bati leporatu nion errua.

  • Berehala aitortu nuen.

Hutsegitea ez bazenuen aitortu, nola sentitu zinen gero?

  • Primeran! Gainetik kentzea lortu nuen!

  • Errudun sentitu nintzen. Egia esan beharko nukeen.

Zein izango zen egoera konpontzeko modu hobea?

Zer ikasi zenuen zure hutsegitetik?

ZER USTE DUZU?

Zergatik kostatzen zaie batzuei hutsegiteak aitortzea?

Zer pentsatuko du jendeak zutaz hutsegiteak estaltzen badituzu? Eta aitortzen badituzu? (Lukas 16:10).