7. GALDERA
Nola egingo diot aurre sexu-harremanak izateko presioari?
ZER EGINGO ZENUKE?
Imajina ezazu honakoa: Ainarak bi hilabete bakarrik daramatza Mikelekin irteten. Hala ere, betidanik ezagutzen duela sentitzen du. Mezuak etengabe idazten dizkiote elkarri, orduak igarotzen dituzte telefonoz hizketan eta badakite besteak esango duena esaldia amaitu aurretik. Baina, orain, Mikelek hitz egin baino gehiago nahi du.
Azken bi hilabeteetan, Mikel eta Ainarak eskutik heldu eta musukatu besterik ez dute egin. Ainarak ez du harantzago joan nahi. Baina ez du Mikel galdu nahi, inork ez baitu hain polita, hain berezia sentiarazten. «Gainera, Mikel eta biok maiteminduta gaude... ».
Norbaitekin ateratzeko adina izango bazenu eta Ainararen tokian egongo bazina, zer egingo zenuke?
ITXARON ETA PENTSATU!
Fisikako lege bat hausten baduzu, grabitatearena esaterako, ondorioak jasango dituzu. Berdin-berdin gertatzen da lege moralekin, honakoarekin adibidez: «Alde egin dezazuela lizunkeriatik» (1 Tesalonikarrei 4:3).
Zein da agindu horri jaramonik ez egitearen emaitza? Bibliak hau dio: «Haragikeriazko bekatua egiten duenak bere gorputzaren aurka egiten du bekatu» (1 Korintoarrei 6:18). Nola betetzen da hau?
Ikertzaileen arabera, ezkondu aurretik sexu-harremanak izan dituzten gazte askok hurrengo ondorioak izan ohi dituzte:
-
ATSEKABEA. Ezkondu aurretik sexu-harremanak eduki zituzten gazteen gehiengoak gerora damutu egin zela dio.
-
MESFIDANTZA. Sexu-harremanak izan ondoren, honakoa galdetzen hasten dira euren buruari: «Besteren batekin ere izango ote zituen sexu-harremanak?».
-
DESILUSIOA. Azken batean, neska askok nahiago dute babesten dituen norbait eta ez beraietaz aprobetxatzen den norbait. Eta mutil asko errazegi jarri dieten neskak ez zaizkiela gustatzen konturatu dira.
-
Hitz gutxitan: Ezkondu aurretik sexu-harremanak izaten badituzu, zeure burua beheratzen ariko zara guztiz preziatua den zerbait galduz (Erromatarrei 1:24). Zure gorputza baliotsuegia da oparitzat eskaintzeko!
Erakutsi ezazu «lizunkeriatik» alde egiteko moduko izaera indartsua duzula (1 Tesalonikarrei 4:3). Ostera, noizbait ezkontzen bazara, sexu-harremanak izan ahalko dituzu. Eta bete-betean gozatu ahal izango duzu, ezkondu aurretik sexu-harremanak izatearen ondorioaren parte diren kezka, damu eta zalantzarik gabe (Esaera Zaharrak 7:22, 23; 1 Korintoarrei 7:3).
ZER USTE DUZU?
-
Ipiniko al luke arriskuan zure ongizate fisiko eta emozionala maite zaituenak?
-
Jarriko al luke arriskuan Jainkoarekin duzun harremana zutaz arduratzen denak? (Hebrearrei 13:4).