2. GALDERA
Zergatik arduratzen nau nire itxurak?
ZER EGINGO ZENUKE?
Imajina ezazu honakoa: Maddik ispiluari begiratzen dionean, gizen-gizen ikusten du bere burua. «Argaldu beharrean nago» pentsatzen du, nahiz eta bere guraso eta lagunek hezurra eta azala besterik ez dela esaten dioten.
Azken boladan, Maddik muturreko neurriak hartzea pentsatu du «pare bat kilo» galtzeko. Egun batzuk goseak egon besterik ez du...
Maddiren antzera sentituko bazina, zer egingo zenuke?
ITXARON ETA PENTSATU!
Ez dago gaizki zure itxurak arduratzea. Izan ere, Bibliak hainbat gizon-emakumeren itxura ederrari buruz hitz egiten du, besteak beste: Sara, Rakel, Abigail, Jose eta Dabid. Bibliak Abixag izeneko emakumea «oso polita» zela dio (1 Erregeak 1:4).
Hala ere, gazte asko itsututa dago itxura dela eta. Honek arazo larriak ekar ditzake. Pentsa ezazu:
-
Ikerketa baten arabera, nesken %58k behar baino kilo gehiago zutela zioten, nahiz eta gehiegizko pisua %17k soilik izan.
-
Beste ikerketa baten arabera, argalegiak ziren emakumezkoen %45ek gehiegizko pisua zutela pentsatzen zuten.
-
Kiloak kentzearren egindako saiakeretan, gazte batzuk anorexiaren atzaparretan erori dira. Elikadura trastorno honek norberaren burua gose izatera behartu eta bizia arriskuan jartzen du.
Esaera Zaharrak 17:17).
Anorexia edo beste elikadura trastornoren baten seinaleak badituzu, jo ezazu laguntza bila. Hasi guraso edo konfiantzazko beste heldu batekin hitz eginez. Bibliak honakoa dio: «Adiskideak beti zaitu maite, anaia larrialditarako jaioa da» (HOBEKUNTZARIK ONENA!
Berez, barrenean garenak egiten gaitu erakargarri. Ikusi ezazu Dabid erregearen semearen, Absalomen, kasua. Bibliak hau dio:
«Ez zen Israel osoan bere liraintasunagatik Absalom bezain gizon goretsirik: burutik oinetara ez zuen akatsik» (2 Samuel 14:25).
Hala ere, gazte hau harrokeria, handinahikeria eta azpikeriaz beteta zegoen! Bibliak, beraz, ez du Absalom politegi marrazten. Lotsagabe desleiala eta besteak hiltzerainoko gorrotoa izan zuen gizona bezala irudikatzen du.
Horrexegatik, Bibliak aholku hauek ematen dizkigu:
«Izaera zaharra eta beronen araberako jokabidea erantzi eta berria jantzi» (Kolosarrei 3:9, 10).
«Ez arduratu kanpoko edertasunaz [... ] baizik eta arduratu ezkutuko bihotz-barruaz» (1 Pedro 3:3, 4).
Nahiz eta itxura ona izateko nahia gaizki ez egon, itxura baino askoz ere garrantzitsuagoa da izaera. Aurrera begira, goraipagarriak diren ezaugarriak izatea gorputz gihartsu edo irudi liraina izatea baino erakargarriagoak izango dira. «Edertasunak laster batean bereganatzen du arreta» dio Phylicia izeneko neskak, «baina jendeak gehien gogoratuko dituen gauzak barnean zarena eta zure bertuteak izango dira».
BEGIRADATXOA ZURE ITXURARI
Ezatsegina iruditzen al zaizu zure itxura?
Pentsatu al duzu inoiz itxura hobetzeko ebakuntzarik edota dieta zorrotzik egitea?
Zure itxurako zein ezaugarri aldatuko zenituzke ahal izanez gero? (Aukeratu itzazu)
-
ALTUERA
-
PISUA
-
ILEA
-
SUDURRA
-
BELARRIAK
-
GORPUZKERA
Lehendabiziko bi galderei bai erantzun badiezu eta hiru ezaugarri edo gehiago aukeratu badituzu, pentsatu honetan: seguruenik gainontzekoek ez zaituzte ikusten zuk zeure burua ikusten duzun bezain gaizki. Oso erraza da muturretara joan eta gure itxuraz gehiegi arduratzea (1 Samuel 16:7).