Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

22 IKASGAIA

Nola zabaldu ditzakezu berri onak?

Nola zabaldu ditzakezu berri onak?

Bibliako egia ikasten duzun heinean, agian pentsa dezakezu: «Denek jakin behar dute hau!». Egia da, denek dute hori jakiteko beharra. Hala ere, ikasi duzuna besteei azaltzean, urduri egon zaitezke. Aztertu dezagun nola gainditu dezakezun urduritasuna eta nola hasi zaitezkeen Bibliako berri onak gustura zabaltzen.

1. Nola azaldu ahal diezu ikasitakoa ezagunei?

Jesusen jarraitzaileek esan zuten: «Guk ezin dugu, inola ere, entzun eta ikusi duguna isilik gorde» (Eginak 4:20). Jesusek irakatsi ziena hainbeste estimatzen zuten, besteei dena kontatu nahi zietela. Berdin sentitzen al zara? Hala bada, ikasi duzuna zure familia eta lagunei errespetuz azaltzeko aukerak bilatu (Irakurri Kolosarrei 4:6).

Predikatzen hasteko modu batzuk

  • Familiakide batekin hitz egitean, Bibliako gai bat aipatu honakoa esanez: «Gauza interesgarri bat ikasi dut aste honetan».

  • Erakutsi aipu animagarri bat gaixorik edo larrituta dagoen lagun bati.

  • Lankideek zure asteburuari buruz galdetzen dizutenean, azaldu biblia-ikastaroan edo kongregazioko bileran ikasi duzuna.

  • Erakutsi zure lagunei jw.org webgunea.

  • Gonbidatu ezagunak zure biblia-ikastarora edo erakutsi nola eskatu dezaketen ikastaro bat jw.org webgunean.

2. Zergatik izan beharko genuke kongregazioarekin predikatzeko helburua?

Jesusen jarraitzaileek ezagunei predikatzea baino gehiago egin zuten. Jesusek «bera joatekoa zen herri eta toki guztietara» binaka bidali zituen predikatzera (Lukas 10:1). Antolatutako predikatze-lan horri esker, jende askok berri onak entzuteko aukera izan zuten. Elkarrekin predikatzeak bere jarraitzaileei poz handia eman zien ere (Lukas 10:17). Zuk ere kongregazioarekin predikatzeko helburua izan al dezakezu?

SAKONDUZ

Aztertu nola gainditu dezakezun urduritasuna, eta sentitu berri onak zabaltzeak ematen duen poztasuna.

3. Jehoba zurekin egongo da

Predikatu nahi duten batzuk urduri sentitu daitezke eman dezaketen itxurarengatik edo jaso dezaketen erantzunarengatik.

  • Ikasitakoa predikatzeak urduri jartzen al zaitu? Zergatik, edo zergatik ez?

Ikusi BIDEOA eta aztertu elkarrekin:

  • Nola gainditu dituzte Lekuko gazte hauek beraien beldurrak?

Irakurri Isaias 41:10 eta aztertu elkarrekin:

  • Predikatzeko beldur zarenean, zergatik egin beharko zenuke otoitz?

Ba al zenekien?

Jehobaren lekuko askok inoiz ez zirela predikatzeko gai izango pentsatu zuten. Sergeyk, esaterako, autoestimu baxua zeukan eta zaila egiten zitzaion besteekin hitz egitea. Baina, orduan, Biblia aztertu zuen. Berak dio: «Beldurra izan arren, besteei ikasten ari nintzena kontatzen hasi nintzen. Harritzekoa, baina predikatzeak konfiantza eman eta fedea indartu zidan».

4. Errespetua erakutsi

Predikatzean, kontuan izan zer esaten duzun, baita nola esaten duzun ere. Irakurri 2 Timoteori 2:24 eta 1 Pedro 3:15, 16 eta aztertu elkarrekin:

  • Nola aplikatu ditzakezu bertset hauek besteekin Bibliari buruz hitz egitean?

  • Familiakide edo lagun batzuk, agian, ez dira zurekin ados egongo. Zer egingo zenuke, eta zer ez zenuke egin beharko?

  • Zergatik uste duzu jendeari errespetuz galderak egitea, sinetsi behar dutena esatea baino hobea dela?

5. Berri onak predikatzeak poztasuna ematen du

Jehobak Jesusi berri onak predikatzeko lana eman zion. Nola ikusi zuen Jesusek lan hau? Irakurri Joan 4:34 eta aztertu elkarrekin:

  • Janari osasuntsuak bizitzeko behar duguna ematen digu eta zoriontsu egiten gaitu. Jesusek Jainkoaren nahia egitea, predikazioa barne, jatearekin konparatu zuen. Zergatik?

  • Zure ustez, zer poza lortzen dugu berri onak predikatzeagatik?

Aholkuak

  • Aste barruko bileran, bilatu zeintzuk diren zuretzat elkarrizketak hasteko modu praktikoak.

  • Jarri aste barruko bileretan ikasle izateko helburua. Ikasleen parte-hartze hauek besteei ikasten ari zarena lasaiago esaten lagunduko dizute.

  • Erabili «Zer dio jendeak?» eta «Norbaitek galdetu dezake» atalak ohiko galderak eta eragozpenak erantzuten ikasteko.

NORBAITEK GALDETU DEZAKE: «Aspaldiko, zer moduz?».

  • Nola erabiliko zenuke aukera hau biblia-ikastaroan ikasi duzunari buruz hitz egiteko?

LABURPENA

Besteei berri onak zabaltzeak poztasuna sortzen du, eta pentsatzen duzuna baino errazagoa izan daiteke.

Berrikuspena

  • Zergatik predikatu beharko genituzke berri onak?

  • Nola egin dezakezu hau errespetuz?

  • Nola gainditu dezakezu predikatzean izan dezakezun urduritasuna?

Helburuak

GEHIAGO IKASTEKO

Aztertu zein lau modu errezetan zabaldu ahal dituzun berri onak, jw.org harreman-txartela erabiliz.

Harreman-txartelaren aurkezpen eredua (1:43)

Ikusi berri onak zabaltzen lagundu ahal dizuten lau ezaugarri.

«Giza arrantzale izateko prest al zaude?» (Talaia, 2020 iraila)

Ikusi nola ematen digun Bibliako eredu batek berri onak zabaltzeko ausardia, nahiz eta gazteak izan.

Izan zaitez ausarta (11:59)

Ikusi nola hitz egin dezakezun Bibliari buruz Jehoba ezagutzen ez duten familiakideekin.

«Lekukoak ez diren senideen bihotza ukituz» (La Atalaya edo La Tour de Garde, 2014 martxoak 15)