4. atalaren berrikuspena
Aztertu ondorengo galderak zure irakaslearekin:
Irakurri Esaera Zaharrak 13:20.
Zergatik da hain garrantzitsua lagunak ondo aukeratzea?
(Ikusi 48 ikasgaia)
Bibliako zer aholkuk lagundu ahal diete hurrengoei?
Senar-emazteei
Guraso eta seme-alabeei
(Ikusi 49 eta 50 ikasgaiak)
Zein da Jehoba pozten duen hitz egiteko modua? Zein da Jehobak gorrotatzen duen hitz egiteko modua?
(Ikusi 51 ikasgaia)
Zer biblia-printzipio jarraitu behar ditugu janzteko eta apaintzeko moduan erabaki onak hartzeko?
(Ikusi 52 ikasgaia)
Nola aukeratu dezakezu Jehoba pozten duen aisialdia?
(Ikusi 53 ikasgaia)
Irakurri Mateo 24:45-47.
Nor da «morroi leial eta zentzuduna»?
(Ikusi 54 ikasgaia)
Nola erabili ditzakegu gure denbora, indarrak eta gauza materialak kongregazioari laguntzeko?
(Ikusi 55 ikasgaia)
Irakurri 133. Salmoa 1.
Zer egin dezakegu kongregazioko batasuna bultzatzeko?
(Ikusi 56 ikasgaia)
Bekatu larriren batean erori bagara, zer egin behar dugu Jehobaren laguntza jasotzeko?
(Ikusi 57 ikasgaia)
Irakurri 1 Kronikak 28:9.
Besteek egia uzten dutenean edo honen aurka jartzen direnean, nola erakutsi dezakezu Jehoba «bihotz osoz» zerbitzatzen duzula?
Jehobari leial izateko eta erlijio faltsutik aldenduta mantentzeko, aldaketarik egin behar al duzu?
(Ikusi 58 ikasgaia)
Nola prestatu gaitezke pertsekuziorako?
(Ikusi 59 ikasgaia)
Espiritualki aurrera egiten jarraitzeko zer neurri hartzea erabaki duzu?
(Ikusi 60 ikasgaia)