Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

Deabruek jendea Jainkoaren aurka matxinatzea nahi dute

Deabruek jendea Jainkoaren aurka matxinatzea nahi dute

Ohitura batzuk hildakoak ikusi gaitzaketen gezurrean oinarritzen dira

Baina zergatik saiatzen dira hainbeste Satanas eta bere deabruak jendea engainatzen? Guk beraien matxinadarekin bat egitea nahi dutelako. Guk beraiek adoratzea nahi dute. Guk beraien gezurrak sinestea eta Jehobak atsegin ez duena egitea nahi dute. Atsegin ez dituen gauza hauetariko asko hildakoekin lotutako ohiturak dira.

Maite dugun norbaiten heriotza bizipen mingarria da, eta normala eta egokia da atsekabe adieraztea. Lazaro bere lagunaren heriotzaren ondoren, Jesusek «negarrari eman zion» (Joan 11:35).

Pertsona baten heriotzarekin lotutako ohiturak aldatu egiten dira tokiaren arabera. Ohitura horietako asko ez daude biblia-printzipioen aurka. Hala ere, beste praktika batzuk ondorengo sinesmenetan oinarrituta daude: hildakoak nonbait bizirik daudela eta lurrean bizirik dagoen jendea ikusteko gai direla. Adibidez, jendeak hildakoen espirituak pozteko gauzak egin ditzake. Baina hildakoek «ez dakite ezer». Beraz praktika horiek jarraitzen dituztenak Satanasen gezur baten alde egiten ari dira (Kohelet 9:5).

Beste ohitura batzuk hildakoek gure laguntza behar duten gezurrean oinarritzen dira

Pertsona askok hildakoek bizirik daudenen laguntza behar dutela uste dutenez, ohitura hauek jarraitzen dituzte. Gainera, hildakoak pozik ez badaude kalte egingo dietela ere sinesten dute. Leku batzuetan jendeak sakrifizioak eta festa handiak egiten ditu pertsona bat hil eta 40 egunera edo urtebetera. Hildakoaren espirituari espirituen mundura «gurutzatzen» laguntzeko egiten dute hori. Beste pertsona batzuek ere hildakoei janaria eta edaria eskaintzen diete.

Gauza horiek egiten baditugu Satanasen gezurren alde egiten ari gara eta hori oker dago. Jehobak ez du nahi guk deabruen gezurrak bultzatzen dituen ezer egitea (2 Korintoarrei 6:14-18).

Beraz, Jainkoa zerbitzatu nahi badugu, ezin ditugu ohitura horiek jarraitu. Horren ordez, bizirik daudenak laguntzen eta kontsolatzen saiatu behar dugu. Badakigu norbait hiltzen denean lagundu ahal dion bakarra Jehoba dela (Job 14:14, 15).

Jehobak espiritismoa gorroto du

Pertsona batzuk deabruekin harremanetan jartzen dira zuzenean edo mediumen bitartez. Honi espiritismo deitzen zaio. Vudua, aztikeria, magia, etorkizuna iragartzea eta hildakoei galdetzea espiritismo formak dira.

Jainkoak gauza txar guzti hauen aurka dago. Guk bera bakarrik arduratzea nahi du (Irteera 20:5)

Bibliak hauek guztiak kondenatzen ditu hurrengoa esatean: «Ez bedi izan zuen artean geroa igartzeko magiazko baliabide, sorginkeria nahiz aztikeriarik erabiliko duenik, ez liluratzailerik, ezta espirituei edo hildakoei deika dabilkeenik ere. Horrelakoak egiten dituen oro higuingarri zaio Jaunari» (Deuteronomioa 18:10-12).

Zergatik ematen du Jehobak hain abisu argia praktika horiei buruz?

Asko maite gaituenez babestu nahi gaituelako. Badaki deabruekin harremanetan jartzen direnek sufritzen bukatzen dutela.

Horixe gertatu zitzaion Nildari. Bera medium espiritista zen Brasilen eta deabruek asko sufriarazten zioten. Honakoa dio: «Espirituak […] neure buruaren jabe egiten ziren eta esaten zidatena egin behar izaten nuen. Batzuetan kontziente nintzen eta, beste batzuetan, ez. Azkenean, arazo psikiatrikoengatik ospitalean amaitu nuen. Deabruen erasoengatik beti sentitzen nintzen urduri. Ondorioz, lasaigarriak hartzen nituen eta etengabe edaten eta erretzen hasi nintzen. Horrela eman nituen urte asko».

Espiritismoa praktikatzen dutenek askotan sufritu egiten dute. Etxea, askatasuna, baita bizia ere, galdu dezakete

Denborarekin, Jehobaren eta Lekukoen laguntzarekin, Nilda deabruen eraginetik askatu zen. Eta orain bizitza on eta zoriontsua du. Nildak dio: «Hau da nire gomendioa: Inoiz ez izan, ezta behin ere, espiritu gaiztoekin harremanik».