Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

Milioika izaki espiritual

Milioika izaki espiritual

Bibliak espirituak diren izaki asko daudela dio. Jehoba bera ere espiritu bat da (Joan 4:24; 2 Korintoarrei 3:17, 18).

Garai batean, Jehoba bakarrik zegoen unibertsoan. Orduan, aingeruak deituriko izaki espiritualak sortzen hasi zen. Gizakiak baino indartsuagoak eta adimentsuagoak dira. Jehobak aingeru asko sortu zituen. Jainkoaren zerbitzaria izan zen Danielek milaka eta milaka aingeru ikusi zituen ikuskari batean (Daniel 7:10; Hebrearrei 1:13, 14).

Aingeru hauek lurra baino lehen sortu zituen Jainkoak (Job 38:4-7). Hauetako inor ez da lurrean inoiz bizi eta hil izan den gizakiren bat.

Jehobak, Espiritu nagusiak, milioika izaki espiritual sortu zituen