Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

9. IKASGAIA

Jeremiasek ez zion Jehobari buruz hitz egiteari utzi

Jeremiasek ez zion Jehobari buruz hitz egiteari utzi

Zergatik dago jendea Jeremiasekin haserreturik?

Jehobak Jeremias salbatu zuen

Batzuetan jendeak barre egiten digu Jehobari buruz hitz egiten diogunean; beste batzuk berriz, haserretu egiten dira. Honek Jehobari buruz hitz egin nahi ez izatera eraman gaitzake. Sentitu al zara noizbait honela?... Bibliak Jeremias izeneko gazteari buruz hitz egiten du. Jehoba maite arren, hari buruz hitz egiteari utzi zion ia-ia. Ikas dezagun gehiago Jeremiasi buruz.

Jeremias gaztea zelarik, Jehobak jendea ohartarazteko esan zion: gauza txarrak egiteari utzi behar zioten. Hau egitea oso zaila iruditu zitzaion eta horregatik beldurtuta zegoen. Jehobari esan zion: «Ez dakit zer esan, gaztetxoa besterik ez naiz eta!» Baina Jehobak esan zion: «Ez izan beldur, nik lagunduko zaitut».

Beraz, Jeremias jendea ohartarazten hasi zen: zuten jokaera aldatzen ez bazuten Jehobak zigortu egingo zituen. Jendeak Jeremiasek esandakoa egin zuela uste al duzu?... Ez, batzuek barre egin zioten eta berarekin haserretu ziren. Beste batzuek, berriz, hil egin nahi zuten! Nola uste duzu sentitu zela Jeremias?... Beldurtuta esan zuen: «Ez dut berriro Jehobari buruz hitz egingo». Hori egin ote zuen?... Ez horixe! Hainbeste maite zuen Jehoba, berari buruz hitz egiteari ezin ziola utzi. Eta etsi ez zuenez, Jehobak babestu egin zuen.

Behin, gizon gaizto batzuek Jeremias lokatzez beteriko putzu sakon batera bota zuten. Urik eta janaririk gabe, putzuan utzi zuten bertan hil zedin. Baina Jehobaren laguntzarekin ihes egin zuen!

Zer ikas dezakezu Jeremiasengandik?... Batzuetan beldurra izan arren, ez zion Jehobari buruz hitz egiteari utzi. Jehobari buruz hitz egiten duzunean, jendeak zuri barre egin edo zurekin haserretu daiteke. Lotsa edo beldurra sentitu dezakezu. Hala ere, inoiz ez utzi Jehobari buruz hitz egiteari. Jehobak beti lagunduko zaitu, Jeremiasi bezala.

IRAKURRI ZURE BIBLIAN

  • Jeremias 1:4-8; 20:7-9; 26:8-19, 24; 38:6-13