Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

1. IKASGAIA

Sarrera aproposa

Sarrera aproposa

Eginak 17:22

HELBURUA: Sarrerak entzuleen interesa piztu, gaia zein den argitu eta entzuleentzat interesgarria zergatik izan behar den erakutsi behar du.

NOLA LORTU?

  • Interesa piztu. Aukeratu galdera bat, bizipen bat, albiste bat edo zure entzuleen jakinmina sortu dezakeen beste zerbait.

  • Gaia argitu. Ziurtatu sarrerak aurkezpenaren gaia eta helburua argi uzten duela.

  • Erakutsi gaia zergatik den garrantzitsua. Egokitu zure hitzak entzuleen beharretara. Argi eta garbi ikusi behar dute gaiak nola lagunduko dien.