Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

10IKASGAIA

Modulazioa

Modulazioa

Mateo 10:27

HELBURUA: Ideiak argi adierazi eta emozioak piztu bolumena, tonua eta abiadura aldatuz.

NOLA LORTU?

  • Bolumena aldatu. Bolumena igo ideia nagusiak azpimarratu edota entzuleak ekintzara bultzatzeko. Gauza bera egin Biblian epai bati buruz irakurtzen ari zarenean. Bolumena jaitsi jakinmina piztu edo beldurra eta kezka adierazteko.

  • Tonua aldatu. Zure hizkuntzan egokia bada, tonua igo ezazu gogo bizia adierazi edo tamaina nahiz distantziaz hitz egitean. Tonua jaitsi ezazu atsekabea edo kezka adierazteko.

  • Abiadura aldatu. Bizkorrago hitz egin zirrara adierazteko. Mantsoago hitz egin ideia garrantzitsuak aipatzean.