Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

14IKASGAIA

Ideia nagusiak nabarmendu

Ideia nagusiak nabarmendu

Hebrearrei 8:1

HELBURUA: Lagundu entzulegoari hitzaldia jarraitzen eta argi utzi ideia nagusi bakoitzak zure helburu eta gaiarekin duen harremana.

NOLA LORTU?

  • Helburu bat eduki: Pentsatu hitzaldiaren asmoa zerbaiten berri ematea, konbentzitzea edo entzulegoa ekintzara bultzatzea ote den eta, ondoren, horren arabera garatu. Ziurtatu ideia nagusi guztiek zure helburua lortzen lagunduko dizutela.

  • Hitzaldiaren gaia azpimarratu. Gaia hitzaldian zehar aipatu gaiaren hitz garrantzitsuenak errepikatuz edo sinonimoak erabiliz.

  • Ideia nagusiak argi eta erraz azaldu. Gaiarekin lotura duten eta egokitutako denboran ongi irakatsi ditzakezun ideia nagusiak bakarrik aukeratu. Ideia nagusi kopurua mugatu, hauetako bakoitza argi eta garbi adierazi, hauen artean etenaldiak egin eta ideia nagusi batetik besterako aldaketa zakarrik ez egin.