Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

15IKASGAIA

Ziurtasun osoz hitz egin

Ziurtasun osoz hitz egin

Erromatarrei 8:38, 39

HELBURUA: Esaten ari zarena egia eta garrantzitsua dela benetan uste duzula erakutsi.

NOLA LORTU?

  • Prestaketa sakona egin. Informazioa ikertu biblia-aipuetako arrazoiek ondorio logiko batera eramaten dutela ulertu arte. Zure aurkezpeneko ideia garrantzitsuak hitz erraz gutxitan azaltzen saiatu. Entzulearentzat izango duen balioan pentsatu. Espiritu santua eskatu otoitzean.

  • Ziurtasun osoa adierazten duten hitzak erabili. Argitaratutako informazioa hitzez hitz errepikatu beharrean, zeure hitzak erabili. Esaten ari zarenaz ziur zaudela erakusten duen hizkera erabili.

  • Bihotz-bihotzetik eta erabat seguru hitz egin. Ahots bolumen nahikoarekin hitz egin. Begiratu entzulearen begietara.