Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

16IKASGAIA

Animagarria eta positiboa izan

Animagarria eta positiboa izan

Job 16:5

HELBURUA: Arreta arazoetan jarri ordez konponbideetan eta entzuleak animatuko dituzten gauzetan jarri.

NOLA LORTU?

  • Entzuleekiko iritzi positiboa landu. Zure fedekideek Jehobaren nahia bete nahi dutela pentsatu. Aholkuak eman behar dituzunean ere, ahal den guztietan, zoriondu itzazu.

  • Negatiboa den informazioa mugatu. Gai bati buruzko informazio ezkorra baliagarria denean soilik erabili. Aurkezpenak batez ere baikorra izan behar du.

  • Jainkoaren Hitza erabili. Jehobak gizakion alde egin duenari, egiten ari denari eta egingo duenari eman arreta. Entzuleak animatu eta indartu itzazu.