18. IKASGAIA
Informazio lagungarria eman
1 Korintoarrei 9:19-23
HELBURUA: Entzuleak pentsatzera bultzatu, baliagarria den zerbait ikasi dutenaren sentsazioarekin utziz.
NOLA LORTU?
-
Entzuleek dagoeneko dakitena kontuan izan. Dagoeneko entzuna dutena errepikatu ordez, lagundu iezaiezu gaia ikuspegi berri batetik begiratzen.
-
Ikertu eta hausnartu. Ahal denean, hain ezagunak ez diren ideia interesgarriak edo gaur egungo gertaerak adibide gisa eman ideia nagusiak azaltzeko. Baina ziurtatu eman zaizun informazioarekin bat datozela.
-
Zure mezua praktikoa dela erakutsi. Azaldu ezazu Biblian oinarritutako ideia horiek entzuleen eguneroko bizitzan lagungarriak nola izan daitezkeen. Entzuleentzat esanguratsuak diren egoera, jarrera eta ekintza zehatzak aztertu.