Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

19IKASGAIA

Bihotza ukitzen ahalegindu

Bihotza ukitzen ahalegindu

Deuteronomioa 30:14

HELBURUA: Lagundu entzuleei ikasten dutena estimatzen eta praktikan jartzen.

NOLA LORTU?

  • Lagundu entzuleei euren buruak aztertzen. Galdera erretorikoak egin entzuleei euren sentimenduak aztertzen laguntzeko.

  • Motibazio egokia izaten lagundu. Eskatu entzuleei gauza onak zergatik egiten dituzten aztertzeko. Lagundu motibazio hoberena garatzen: Jehoba, lagun hurkoa eta biblia-irakaspenekiko maitasuna. Entzuleekin arrazoitu; ez bota sermoirik. Lotsagarri utzi beharrean, aurkezpenaren amaieran animatuta eta hoberena emateko gogotsu sentitzen lagundu.

  • Arreta Jehobarengan jarri. Azpimarratu biblia-irakaspen, printzipio eta arauek nola erakusten duten Jainkoak dituen ezaugarriak eta guri digun maitasuna. Entzuleengan Jehobaren sentimenduak kontuan hartzeko eta bera pozteko nahia landu.