Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

2. IKASGAIA

Hizkera naturala

Hizkera naturala

2 Korintoarrei 2:17

HELBURUA: Normalean egiten duzun moduan hitz egin, gaia eta entzuleei buruz sentitzen duzuna erakutsiz.

NOLA LORTU?

  • Ondo prestatu otoitz egin ondoren. Eskatu otoitzean arreta mezuan ipintzeko, ez zeuregan. Azaldu behar dituzun ideia nagusiak argi izan. Pentsamenduak zeure hitzetan adierazi; ez errepikatu esaldiak hitzez hitz idatzita agertzen diren bezala.

  • Bihotz-bihotzez hitz egin. Pentsatu zergatik den beharrezkoa entzuleak zure mezua entzutea. Jarri arreta entzuleengan. Hau eginez gero, aurpegiko eta eskuen keinuek eta zure gorputz-jarrerak adiskidetasuna eta bihotz-bihotzez hitz egiten ari zarela erakutsiko dute.

  • Begiratu entzuleei. Begiratu entzulearen begietara. Hitzaldiak egitean, begiratu entzule bati aldi bakoitzean talde osoari begiratu beharrean.