3. IKASGAIA
Galderen erabilera egokia
Mateo 16:13-16
HELBURUA: Interesa pizten eta mantentzen duten galderak egin, entzuleekin arrazoitzeko eta ideia garrantzitsuak azpimarratzeko.
NOLA LORTU?
-
Interesa piztu eta mantendu. Galdera erretorikoak egin azaldu nahi duzun ideian pentsarazteko edo erantzunean interesa pizteko.
-
Gaiari buruz arrazoitu. Arrazoiketaren logika jarraitzen lagundu entzuleei. Horretarako, ondorio logikoetara eramango dituzten galderak egin.
-
Ideia garrantzitsuak azpimarratu. Ideia nagusi bat aurkeztu aurretik, jakinmina sortzen duen galdera bat egin. Berrikuspen galderak egin ideia garrantzitsu bat aztertu ondoren edo zure aurkezpena amaitzean.