Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

7IKASGAIA

Aurkezpen zehatz eta fidagarria

Aurkezpen zehatz eta fidagarria

Lukas 1:3

HELBURUA: Informazio-iturri fidagarriak erabili entzuleei ondorio egokira iristen laguntzeko.

NOLA LORTU?

  • Informazio-iturri fidagarriak bilatu eta erabili. Zure azalpena Jainkoaren Hitzean oinarritu, ahal denean zuzenean bertatik irakurriz. Datu zientifiko, albiste, bizipen edo beste frogaren bat aipatu nahi baduzu, aldez aurretik ziurtatu informazio-iturria fidagarria dela eta eguneraturik dagoela.

  • Informazio-iturriak behar bezala erabili. Biblia-aipuak azaltzean, ziurtatu diozuna testuinguruarekin, Bibliaren mezu orokorrarekin eta morroi leial eta zentzudunaren argitalpenekin bat datorrela (Mt 24:45). Biblian oinarrituta ez dauden informazio-iturriak erabiltzean ez aldatu hasierako esanahia edota idazleak esan nahi izan zuena.

  • Entzuleekin arrazoitu. Biblia-aipu bat irakurri edo informazio-iturri bat aipatzean, errespetuz egindako galderak erabili edo adibide bat jarri entzuleei euren ondoriora iristen laguntzeko.