Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

Zuzendari⁠-⁠batzordearen gutuna

Zuzendari⁠-⁠batzordearen gutuna

Jehoba eta bere Hitza, Biblia, maite dituztenentzat:

«Egia ezagutuko duzue, eta egiak aske egingo zaituzte» esan zuen Jesusek (Joan 8:32). Gogoratzen al duzu nola sentitu zinen Bibliako egia aurkitu zenuenean? Zirraragarria izan zen gezurrez beteriko mundu honetan egia ezagutu genezakeela jakitea (2 Timoteori 3:1).

Jainkoak guk egia ezagutzea nahi du. Eta jendea maite dugunez egiari buruz hitz egin nahi diogu. Baina Jainkoa zerbitzatzeko hori baino gehiago egin behar dugu. Jehobaren printzipioak errespetatzen ditugunez, kristau bizimodua izaten ahalegindu behar gara. Jesusek Jainkoa maite dugula erakusteko modu garrantzitsu bat azaldu zuen: «Nire aginduak betetzen badituzue, nire maitasunean iraungo duzue, nik neure Aitaren aginduak betez haren maitasunean irauten dudan bezala» (Joan 15:10).

Jesusek bere Aita bihotzez maite du eta eskatzen dion guztia betetzen du. Gure bizimoduan Jesus imitatzen badugu, Jehobak maiteko gaitu eta bene⁠-⁠benetan zoriontsu izango gara. Jesusek esan zuen: «Ulertzen duzue hau, ezta? Bada, zorionekoak izango zarete, betetzen baduzue» (Joan 13:17).

Argitalpen honek Bibliako egiaren arabera bizitzen eta Jainkoaren lagunak izaten laguntzea espero dugu. «Jainkoaren maitasunean» hazten eta irauten segi dezazuen egiten dugu otoitz. Honela, Jehobak «betiko bizitza» emango dizue (Judas 21).

Jehobaren lekukoen Zuzendari⁠-⁠batzordea